Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten mehatxua. Aldi berean, urte horietan Europan barrena ezkerreko ideologia berriak hedatu ziren. Bakezaletasun iraultzailea, antimilitarismoa, feminismoa, ekologismoa... Euskal Herriak ere ekarpena egin zion garai historiko horri.
Europako mendebaldean, nagusiki, hiru gatazka armatu zeuden: Korsikan, Irlandan eta Euskal Herrian. Testuinguru zail horretan Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak borroka soziopolitikoa egiteko bide alternatiboak jorratu zituen. Ajuria-Eneako Itunaren aroan biziki zaila zen harresi horrek sortu zuen sakabanaketatik at proposamen eraldatzaileak jorratzea. Aldiz, lortu genuela esango nuke.
Euskal antimilitarismoaren arrakastaren ardatzetako bat aipatu dut; borroka armatuak eta Ajuria-Eneako Itunak sortutako zatiketaren gainetik aritu ahal izatea, alegia. Haatik, bazituen bestelako ezaugarri interesgarriak, lan egiteko modu berriak ekarri baitzituen: borrokarako beste moldeak, taldeak antolatzeko eredu berriak; eta nola ez, aldarrikapen berriak. Beste ezaugarri garrantzitsua aniztasuna zen. Mugimendu antimilitarista ezker iraultzailearen eremutik jaio bazen ere, eremu soziopolitiko zabalera iristeko gauza izan zen, eztabaida eta hausnarketak sakonagoak proposatuz eta norbanakoaren ardura bultzatuz.
Euskal Herria harrera herria da, nazioarteko harreman baketsuak eta solidarioak bultzatu behar dituena. Lerra gaitezen hor, herrien adiskidetzearen alde, gatazken konponbideen alde, herri guztien autodeterminazioaren alde, distopien aurka
Aniztasun hori gabe ezinezkoa izango zen lortu zituen arrakasta eta hedapena ulertzea. Horren zatituta zegoen gizartean zubiak eraikitzeko gai izatea, eta zubigintzatik gizarte sektore anitz jardun eraldatzailera hurbiltzera lortu izana funtsezkoa izan zen. Hiru koordinakunde antimilitarista zeuden: KEM-MOC, Kakitzat eta Ipar Euskal Herriko MAIA. Koordinakunde bakoitzak ezaugarri ezberdinak zituen eta bakoitzak egindako ekarpenari esker gehiengo sozialarekin bat egin genuen.
Korronte ideologiko guztiek emandakoa beharrezkoa izan zen, baina, gaurkoan, azpimarratu nahi nuke antimilitarismo abertzaletik egin genuen ekarpena, konplexutasun handiagoa baitzeukan eta gure testuinguruan ezinbestekoa zelako mugimendu independentistan eragina lortzea.
Nazionalismoa ideologia gisa eta antimilitarismoa uztartzea ez da ohikoa. Euskal abertzaletasunak beti izan ditu mugimendu nazionalistentzat ezohikoak diren ezaugarriak, eta horri esker, zirrikitu bat aurkitu ahal izan genuen antimilitarista independentistok. Euskal independentismoaren baitan sena antimilitarista errotu ahal izan genuela uste dut.
Harrokerian erori gabe, urte asko iragan direla kontuan hartuta ere, nire ustez, ekarpen hark ondare bat utzi zuen. Orain arte bizirik egon dena, eta jasaten ari garen militarizazio prozesu berri honi aurre egiteko baliagarria izan daitekeena.
Europak militarizazio prozesu sakon eta beldurgarri bati ekin dio eta gure erakundeek inolako lotsarik gabe egoera latz hau “aukera” gisa kudeatu nahi dute.
Ondorio larriak ekarriko ditu jokaera honek: ekonomikoak, sozialak, kulturalak, ekologikoak. Gerraren logikan kokatu nahi izatea erabat kaltegarria da. Prozesu honekin eten egin behar dugu, pertsona gisa, baita euskal herritar lez ere.
Egoerak behartuta berraktibatzen ari den mugimendu antimilitaristari, duela 36 urte bezala, gehigarri bat eskain diezaiokegu, Euskal Errepublika desmilitarizatu baten aldeko hautua. Euskal Herriaren desmilitarizazio prozesu baten aldeko jarduna. Hautu honek kokapen sinboliko batetik harago joan behar du, asko dago eta jokoan. Euskal Herriak ezin du bere burua lerratu mundua gerra-egoera iraunkor batera eraman nahi dutenekin.
Urrats zehatzak eman ditzakegu. Garrantzitsuena, euskal armagintzaren konbertsio prozesuari ekin, Euskal Herrian gerrarako ekoizten diren armak egiteari utz diezaiogun. Onartezina da etikoki, ekologikoki eta politikoki gerretan erabiltzen diren armak ala bestelako osagarriak ekoiztea, “defentsa” ezizenez mozorrotzen badira ere, ekoizten den ia %80 nazioarteko arma-komertzioan saltzen baita.
Ulergaitza da ere, independentista gisa, gure lurraldea okupatzen duten armadentzako armak ekoiztea edota euren interes araberako nazioarteko aliantza militarretako kideak izatea. Euskal Herria harrera herria da, nazioarteko harreman baketsuak eta solidarioak bultzatu behar dituena. Lerra gaitezen hor, herrien adiskidetzearen alde, gatazken konponbideen alde, herri guztien autodeterminazioaren alde, etorkizunaren alde, distopien aurka.
Patxi Azparren
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]