“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

  • Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko neurriak behar direla iruditzen zaio. 

     


2025eko uztailaren 21ean - 12:23
Azken eguneraketa: 13:43
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sanferminak pasa berri dira eta Alde Zaharreko bizilagunek salatu dute oso zaila dela eguneroko bizitzari eustea jaietan. AZ Ekimeneko kide Ana Sagastirekin mintzatu da Euskalerria Irratia (elkarrizketa behean irakurgai eta argazkian klik eginda entzungai): 

Nola bizi dituzue sanferminak Alde Zaharreko bizilagunek?

Urtearen, egunaren eta unearen arabera. Sentimendu kontrajarriak ditugu. Festa maite dugu eta badakigu non bizi garen. Baina egia da zarata eta zikinkeria ikaragarriak dira. Zaratarenak alde gogorrenetakoa du, etengabekoa dela. Bederatzi egunez 24 ordutan ez da gelditzen. Uste duzunean bi ordu jarraian izanen dituzula lasai, bat batean, batukada bat iristen zaizu edo txaranga bat. Siesta bat egiteko, edo haurra lokartzeko edo pendiente duzun lana egiteko aukera zapuzten zaizu. Beti egoten da zerbait eta gogorra da eramaten. Zikinkeriaren aldetik, etxean egiten ez dutena egitera datoz, bai kanpotik bai bertatik ere: ez da zilegi uztailaren 6an eguerdirako usain hori nagusitzea edo etxetik kalera atera eta topatzea norbait atarian pixa egiten. Izugarria da ate baten kontra pixa egitea jakinda norbait bizi dela. Ez dut imajinatzen pertsona hori bere etxe atarian hori egiten. Edo zabor edukiontzien kontra pixa egiten, jakinda gero, handik ordu batzuetara langile batek bere eskuekin mugitu behar dituela. 

Saltokiek ere egunerokotasunari iskin egiten diete eta fruta denda alkohola saltzeko saltoki bilakatzen da edo bokatak saltzeko gune. Horrek ere eragiten dizue. 

29 urte daramatzat Alde Zaharrean eta betidanik ezagutu dut joera hori, baina gero eta handiagoa da. Bi establezimendu mota bereiziko nituzke: kamiseta txuriak eta zapi gorriak saltzen dituztenak eta bestetik, traba handiagoa eragiten dutenak alkohola eta bokatak saltzen dituztenak dira. Izan ere, zikinkeria handia eragiten dute. Taberna baten funtzioa sortzen dute, baina ez dute komunik. Mundu guztia saiatzen da jai hauetatik etekin ahalik eta handiena ateratzen. Tabernek ere egiten dute: terrazak zabalak badira gehiago zabaltzen dira; toki publiko guztia pribatizatu egiten da batzuen interesen alde.  Non geratzen gara bizilagunok?

Alde Zaharra gero eta gehiago jartzen ari da turismoari begira?

Batez ere turismo mota bati begira. Ostalaritzarekin harreman zuzena duen turismora begira. Ez turismo kultural bati begira edo Iruñea berde bati begira. Astebururo batzuek sortu nahi dute sanfermin moduko bat. Kale batzuetako bizilagunentzat biziezin bilakatzen da. 

Bizilagun askok egiten dute ihes Alde Zaharretik. Badakizue zein arrazoiengatik eta zenbat izan daitezkeen?

Interesgarria litzateke. Kexaren bat azaltzen duzunean sanferminen kontra jasotzen duzun erantzuna da: ez bazaizkizu gustatzen zoaz kanpora. Askok lana dugu, bada kanpora joateko dirurik ez duena, edo gustuko duzu sanferminetan egotea baina espazioak behar dituzu festatik kanpo,  edo edadetu jende asko dago... Bizilagun asko behartuta dago gelditzera eta merezi dute tratu ona. Jende asko etorri dela entzun dut aurten, jende asko joan dela ere bai. Ziklikoa da dena. 

Badu soluziorik?

Nik uste baduela irtenbidea eta gaiari heldu behar zaiola iruditzen zait. Konponbide batzuk daude gure baitan, bakoitzak egiten dituen gauzetan, baina udalaren aldetik ere bai. Komun falta ikaragarria dagoela esanen nuke zenbait tokitan. Dezibelioak ere jaisten ahal dira, inongo eragozpenik gabe ikuskizunarekiko: Konpainia plazan adibidez. Neurtu behar da eta uztartu behar da denen interesa: entzuleena eta auzolagunena ere. Batukadak ere asko izaten dira: ordubetez entzutea oso gogorra izan daiteke. Mugak jarri beharko lirateke. Jotzen ahal da baina toki bakoitzean gehienez 10 minutu. Halakoak adibidez. Denden gehiegikeriak kontrolatzea, apartamentu turistikoena... izan ere, toki batzuetan 12 lagun izan dira horietako batzuetan. Auzoetara dantzaldiak ere eramaten ahal dira, toki lasaiagoak sortzen ahal dira. Hobetu, hobetzen ahal da. Hitz egitea beharrezkoa da, baita bizilagunekin ere. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


2025-07-16 | Axier Lopez
Gora San Panpin!

Performance umoristiko batean gurutze batekin masturbatzen ari zarela irudikatzea delitua izan daiteke Espainiako Legearen arabera. Baina normaltzat hartu behar ei dugu, inoiz existitu ez zen norbait omentzea egurrezko panpina bihurtuta, “munduko jairik onenetako”... [+]


“Intentsitate handiko” bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen kontrako jota abestu du sanferminetako prozesioan

Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]


Tauromakia “bekatua” dela salatu dute talde antitaurinoek Iruñean

AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.


2025-07-07 | Ahotsa.info
Iruñerriko mugimendu feminista: “Antolatuta gaude eta autodefentsa feministaz erantzungo dugu”

Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.


Eduardo Ibero (Yala Nafarroa)
“Eskerrak eman nahi dizkiogu Iruñeko jendeari, beraien bultzadarekin heldu gara txupinazoa botatzera”

Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.

 


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


Milaka lagunek salatu dituzte Sanferminen lehen egunean izandako eraso matxistak

Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.


Eguneraketa berriak daude