Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela iruditu zitzaigun, baina, aldi berean, gure enpresen negozioak ezin genituen kolokan jarri. Gertatu zena gertatu zen, eta iragana da jada. Gogorra, baina iragana. Gainera, denborarekin, gero eta atzerago geratuko da, gero eta ahaztuago. Oso bortitza izan arren, ekaitzaren ostean barealdia dator. Eta, gogorapenekin batera, ezinegona eta kontzientzia txarra desagertuko dira progresiboki.
Gaizkia jada eginda dago. Begira dezagun aurrera! Hondar-basamortu hura ekonomikoki loratzeko gure ekarpena egin dezagun! Atzera begiratzeak ez gaitu geldiarazi behar. Lehia handia dago mundu aldakor honetan eta Euskadik ere esateko asko dauka. Ondo posizionatu behar gara ahalik eta merkatu gehienetan, eta David´s Paradise, Gaza izan zenaren deitura berria, negozio aukera da euskal enpresetarako. Eta, dakizunez, gu ez bagara sartzen, beste norbait sartuko da. Trumpen enpresak eta Israelgo eta Golkoko monarkien kapitalak nagusi izan arren, lekua izango dute beste enpresa batzuek ere, bizkor mugitzen badira.
Ondo posizionatu behar gara ahalik eta merkatu gehienetan, eta David´s Paradise, Gaza izan zenaren deitura berria, negozio aukera da euskal enpresetarako
Ez da ekosistema idilikoena, baina testuinguru oso emankorra izan daiteke. Ez zen erosoa izan zentral nuklearren eta armagintzaren bultzada defendatzea ere, baina egin genuen. Zedarriak-en foroan aurrerapena, jarraian Eusko Jaurlaritzatik publikoki sostengatu, geroago diru publikoa bideratu eta... zer esango dizut! Erantzuna espero genuena baino apalagoa izan zen. Zu oso txikia zinen, baina Lemoizko zentrala, Leitzarango autobidea edo AHTren hasierako garaietan erantzun maila beste bat zen. Gaur egun errazagoa dugu. Gure gizartea arrazoian sartuz doa.
David´s Paradise-n azpiegitura eta zerbitzuetan euskal enpresak sartzeak kritikak ekarriko ditu, baina kritikak jasangarriak izango dira. Badakizu, gaur egun, gero eta jasangarriagoak gara; horretarako ere, txo!
Askoren interesen artean tokia egitea zaila izango da, baina alderdi batzuetan ondo kokatuta gaude. Ez dira gutxi Israelekiko merkataritzan know-how hori daukaten enpresak. Adibidez, CAFek eskarmentua dauka zonaldean, Jerusalemgo trenbide sarean. Imajinatu zein aukera irekitzen den orain David´s Paradise-n! Ez bertan bakarrik, baizik eta eremu hori Tel Aviv eta Jerusalemekin lotzeko ere. Baina esperientziaz gain, beste aldeko puntua dauka: nahiz eta sozialki seinalatua izan, CAFek ez zuen amore eman eta hartutako konpromisoetan leial mantendu zen. Israeldarrek jakingo dute hori balioan jartzen. CAFek muturra (hobe esanda, trenbidea) sartzea lortzen badu, pentsa zein negozio maila enpresarako eta hornitzaileetarako! Eta, enpresa eta akziodunentzako etekinaz gain, lanpostu asko sortzeko balioko du. Horrek isilaraziko ditu aho asko, iraganean gertatu zen moduan.
Israeli boikota egiteko eta CAFi negozio horretatik ateratzeko eskaerak egon ziren sektore batzuetatik, baina beste sektore batzuek ez entzunarena egitea nahiago izan zuten eta enpresa proiektutik ateratzeko beharrezko presioa ez zen heldu nahikoa izatera. Aurkakotasuna gaindituta, ez da aurreikusten arazo handirik David´s Paradise-n negozioetan sartzeko. Euskadiko ekonomia suspertuko eta kalitatezko lanpostuak sortuko dituela zabalki hedatuta, erresistentzia soziala txikia izango da. Betikoak, beti bezala, betikoa egiten, baina gure asmo enpresarialetarako oztoporik ez, berdin zeri buruz arituko garen: trenak, ingeniaritza proiektuak, ardoa, elektronika, armak... Are gehiago, Euskadira gero eta turista gehiago ekartzeko garatzen ari garen expertise-a ere hara eraman dezakegu! Horrez gain, David´s Paradise-ko Blooming Land resort berriaren aireportua Loiurekin lotzeko apustu argia egin behar dugu, euskal instituzioen bultzadarekin. Hasieran kostata bada ere, gero eta bidaiari gehiago animatuko dira, publizitate kanpaina indartsuek lagunduta. Gazteak izango dira target nagusia, Gaza izan zenaren irudiak bizi edo ulertu ez zituztenak. Prezio baxuko billeteak lehenengo urteetan eta hondartzaren irudi paradisukoak, jendea dantzan, aurpegi irribarretsuak eta mezu cool-ak. "David´s Paradise? Ni ere egon naiz!", "¿David´s Paradise? ¡No os lo perdáis!" Ezin uko egin tentazioari.
Kontrako norabideko bisitaririk ez dugu izango. Gazatik alboko estatuetara atera zituzten palestinarrak ez dira Euskadira etorriko. Dena den, argiak izan gaitezen: ez ditugu behar. Kalitatezko migrazioa ez da handik etorriko, baina atea ireki diezaiokegu migrazio selektibo eta kontrolatu bati: ume gaixo gazatarrei. Haiei eta haien senitarteko hurbilenei, gu ez baikara Trump bezain bihotz gabekoak. Guk ez ditugu umeak eta gurasoak banatuko. Ume gaixo batzuk jasota eta hedabideetan irudiak zabalduta, euskaldunon onberatasunaren autopertzepzioa handituko da, eta herritar asko lasaituago sentituko dira. Gazatarren alde zerbait egiten ari garen mezuak aurre egingo die erradikalenengandik jasoko ditugun kritikei.
Malkoak albo batera utzi eta garrantzitsuenean zentratu. Sentikortasunkeria bai, baina gutxieneko dosian eta negozioa apaintzeko. Hitz politak bai, baina eskrupuluak ezin dira lehiakortasunerako oztopoa izan. Gustatu ala ez, pragmatismoak eta negozio-ikuspegiak baino ezin dute gidatu euskal enpresa-sortzailea. Horrela izan da Amerikako konkistatik Gazaraino. Negozio-aukera hartu eta segi aurrera!
(Erradiografia hau errealitatearekiko edozein antzekotasunik kointzidentzia baino ez da; inor ez dadila deseroso sentitu)
Iñaki Etaio, internazionalista
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]