“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

  • 26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama arintzeko baliatu izan da urteotan guztiotan. Jaialdiko ordezkarietako bat den Ohian Ekizarekin hitz egin du ARGIAk, eta azpimarratu du elkartasuna dela Hatortxu Rocken ardatza eta oinarria: "Boluntarioen lanik gabe ez zen posible izango jaialdirik egitea".

Hatortxu Rock musika eta elkartasun jaialdirako muntaiak, Lakuntzan (Nafarroa). Hatortxu Rock

2025eko uztailaren 22an - 07:00
Azken eguneraketa: 2025-07-28 10:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

30 edizioren eta ehunka musikariren parte hartzearen ondoren, Hatortxu Rock musika eta elkartasun jaialdiak azkeneko aldiz bilduko ditu Euskal Herria osotik etorritako milaka lagun euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarrikapenaren bueltan. 1999an lehen aldiz eginiko ediziotik ostegunetik igandera bitarte Lakuntzan egin behar denaren artean, "zorionez" gauzak "asko" aldatu direla nabarmendu du Ohian Ekizak, jaialdiaren ordezkarietako batek: "Lehen aldiz egin zenean, euskal preso eta iheslarien eta haien senideen egoera oso larria zen".

Gaur egun presoen dispertsioa amaituta badago ere, Ekizak azpimarratu du askok oraindik espetxeratuta jarraitzen dutela, eta graduen bidez irtendako horiek "egoera txarrean" etxeratzen direla: "Denbora luzez lanik egin gabe egon direnez, urte asko kotizatu gabe dituzte". Hortaz, aurtengo jaialdiak euren etxeratze prozesuaren "duintzea" aldarrikatzeko zeregina izango du, egun presoek duten "arazo nagusia" baita.

Hatortxu Rockek bere lehen ediziotik bete duen funtzioaz galdetuta, Ekizak azaldu du presoentzako nahiz haien senideentzako laguntza ekonomikoa lortzea izan dela jaialdiaren helburu nagusia, euren egoera mahai gainean jartzearekin eta azaleratzearekin batera. Ekizaren arabera, presoentzako nahiz euren senideentzako dispertsioak zekarren "zama ekonomikoari" aurre egiteko jaialdia "funtsezkoa" izan da.

Gazteengana hurbildu nahian, elkartasuna oinarri

Azken 26 urteetan testuinguru politiko eta soziala nabarmen aldatu denez, jaialdiak edizioz edizio ezarritako helburuek ere bilakaera bera izan dute. Hatortxu Rocken publiko nagusia euskal gazteria izanik, Ekizak adierazi du gehienek ez dituztela zuzenki ezagutu euskal preso eta iheslariei ezarritako dispertsio politiken ondorioak. Hortaz, gazteak preso eta iheslarien egoera "gerturatzea" izango da Lakuntzan egingo den edizioaren helburu nagusia, auzi horretatik aldendu ez daitezen.

Jaialdiaren azken edizioa bada ere, beste behin Hatortxu Rockek elkartasuna "oinarri eta ardatz" izango dituela nabarmendu du Ekizak. Izan ere, astebururako boluntarioen 7.079 txanda baino gehiago antolatu dituzte. "Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea. Boluntarioen lanik gabe ez zen posible izango jaialdirik egitea", adierazi du Ekizak.

"Sorpresaz beteriko ekitaldia" uztailaren 27an

Horretarako, joan den astean Hatortxu Rockeko hainbat ordezkarik iragan astean iragarri zuten uztailaren 27an ekitaldia egingo dutela 'Etxera' lelopean. Jaialdiko gune nagusian irakurritako manifestuan ordezkariek "Euskal Herriak bizi izan duen gatazka politikoaren ondorioak gainditzeko garaia da. Luzeegi gertatzen ari da jada konponbiderako bidea. Euskal preso politiko, iheslari eta deportatu guztiak etxean behar ditugu". Manifestua 22 eragilek babestu dute: Sare, Harrera, Etxerat, Nafarroako Torturatuen Sarea, Sortu, EH Bildu, Ernai, Ikama, Xuti gazte, Gazte Abertzaleak, Bilgune Feminista, Alternatiba, Eusko Alkartasuna, AEK, Steilas, LAB, ELA, Hiru, EHNE, 40 Minutu, Ezkerraldea Fest eta EDH.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hatortxu Rock
Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


2023-12-18 | Ahotsa.info
Hatortxurock 28, amaiera berri bat

 Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]


Hatortxu Rock 28: amaiera berri bat

17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.

 


2021-10-27 | ARGIA
17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara

25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]


2021-10-14 | Leire Artola Arin
Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an ospatuko da

Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]


Eguneraketa berriak daude