Donoztiriko herria mobilizatzeko prest eskolan euskarazko postu erdia erdiesteko

  • Eskola karta finkatzeko biltzarrak iragaiten ari dira hezkuntza, guraso, irakasle eta hautetsien artean. Donoztiri-Donamartiriko eskola elkargoan, euskararentzat, irakasle postu erdi bat gehiago galdegiten dute.

Euskal Irratiak @euskalirratiak
2018ko otsailaren 08a

Joan den ostiralean, batzorde teknikoa bildu zen Pauen eta ez dute trenkatu; sartzean ikusiko dela. Postu erdi horren erdiesteko, ahal guziak ezarriko dituzte. Régine Larranda, Donoztiriko auzapeza:

Ostirale huntan, CDEN edo departamenduko batzordearen biltzarra izanen da Pauen.

 

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Euskara Ipar EHn  |  Hizkuntza politika

Euskara Ipar EHn kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-09 | Zabalik elkartea
hEuskara Amikuzen
MULTIMEDIA - dokumentala

Donapaleuko Zabalik elkarteak bildu du Nafarroa Behereko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan nozitu duen hondamendia eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahalegina.


Uztaritzeko herri kontseiluan euskara hutsean egiteak eztabaida piztu du

Hala adierazi du If Matxikote Herriko Etxeko Hizkuntza Politikarako arduradunak: “Frantses hutsez eginda ez da deus erraten eta euskara hutsez eginda ez da uzten pasatzen”.


2018-02-04 | Mikel Asurmendi
Analisia
Maite zaitut, nik ere ez

Hegoaldean, euskara abagune bi hauen artean bizi da: Joxan Artzeren “euskara galduko da dakigunok ez dugulako egiten...” eta Bitoriano Gandiagaren “euskaraz egiten ez duenak berak jakinen du zergatik ez duen egiten, baina egiten ez duenak ez dit euskaraz egiten uzten”.   

Iparraldean, berriz, euskara aztergai  dugu azken bulta honetan, BAM barrutian, besteak beste. Bidasoaz goitiko euskararen egoera bestelakoa da, legez eta bestez. Egoera hau zailago... [+]


2018-01-30 | Mikel Asurmendi
Maite zaitut, nik ere ez

Iparraldean euskara aztergai  dugu azken bulta honetan, BAM barrutian, besteak beste. Bidasoaz goitiko euskararen egoera bestelakoa da Hegoaldekoaren aldean, legez eta bestez. Egoera hau zailago zait deskribatzea.


2018-01-30 | Euskal Irratiak
Amikuzeko irrati berria martxan da

Amikuzeko irratia sortu dute. Pasa den larunbatean iragan zen lehen irratsaioa, Amikuze aldean ariko diren kolaboratzaileekin.


2018-01-21 | Bea Salaberri
Peko errekatik, maldan gora

Urte berrian gaude eta honetan zehar Euskaraldiaren garapena etorriko zaigu, araiz, herriz herri eta egunez egun. Gu oraino gaude begira abenduko lehen egunei, zeinetan burutu baitugu BAM –Baiona-Angelu-Miarritze– euskaraz ekimena. Hogei ginen hastapenean eta, usteak gainditurik, mila inguru ginen heltzean.

Astez aste antolaketaren lehen bilkuraz geroztik, iragan da denbora, finkatu eragileak eta juntatu partaideak. Gaur jada segipena nola eman dugu gogoetagai. Dagoeneko... [+]


2018-01-18 | Euskal Irratiak
Ttinka
Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna bidean da

Urte hondar edo heldu den urte hastapenean idekiko da Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna, Lakarrako apezetxe ohian.


2018-01-14 | Eneko Gorri
Bizkor eta baikor

Iragan azaroan, Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuko hiztunak bateratzeko eta botere-arazteko BAM dinamika abiatu genuen guk ere. Ez genuen ezer berri asmatu: Donostiako Egia auzoan sortu eta Lasarte-Orian ondu den esperientzia gurean eramatea besterik ez dugu egin. Baina irakaspen eta lorpen propioak izan genituen, dudarik gabe. Bilana, dinamika bezala, kolektiboa izan beharko da. Horretan lanean ari gara. Hemen botako ditudanak bitarteko gogoeta... [+]


2018-01-04 | ARGIA
Amikuzeko irratia aste gutxi barru izango da martxan

Donapaleuko estudiotik ariko dira hasiera batean eta proiektuaren arduradunek Berriari azaldu diotenez urtarrila amaiera aldera hasi nahi dituzte emankizunak.


2017-12-11 | ARGIA
"hEskuara Amikuzen", hizkuntzaren galera eta bizi nahiaz dokumentala zabaldu dute

Donapaleuko Zabalik elkarteak "hEskuara Amikuzen" dokumentalean bildu du Nafarroa Behereko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan nozitu duen hondamendia eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahalegina.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude