Bigarren presoa askatu du Auzitegi Nazionalak Estrasburgoren epaia aplikatuz

  • Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaiategiak eman duen epaiak 197/2006 doktrina legez kanpo aplikatu zaien presoak kaleratzen hastea ekarri du. Ostiral eguerdian Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko 16 magistratuk erabaki dute Juan Manuel Piriz aske uztea, Ines del Rioren ostean Madrilek askatu duen bigarren presoa. Beren kasuak berrikusteko eskatu duten presoak 54 dira eta azaroaren 8tik aurrera ostiralero bilkura egingo dute kasuak banaka-banaka ikertu eta ebazpenak ematen joateko.


2013ko urriaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
54 preso nola askatu erabaki behar dute epaileek.

Juan Manuel Piriz eta Josefa Ernagaren kasuak eztabaidagai

Espainiako Auzitegi Nazionalak ostiralean egin duen batzarrean bi presoren egoera aztertzea zeukan mahai-gainean. Batetik Juan Manuel Piriz portugaletetarra, Algecirasko kartzelan Euskal Herritik 1.000 kilometrotara dagoen presoa. 29 urtetik gora egin ditu preso hainbat hilketaren erantzule izatea egotzita. 61 urteko zigorra ezarri zioten eta 2009an atera behar zuen legez. 4 urte egin ditu kartzelan 197/2006 doktrina legez kanpo aplikatuta. Berehala aske uzteko agindu dute boto partikular bat izan den erabakian. 

Josefa Ernagaren egoera datorren bilerara atzeratzea erabaki dute, azaroaren 8ra. Ernagari 197/2006 doktrina aplikatu zioten, baina oraindik ez du legez kartzelan bete behar duen denbora bete. Ernagari Bartzelona komandoko kide izatea egozten diote eta beste kide batzuekin batera Hipercorreko supermerkatuan 21 hildako eta 45 zauritu eragitea. 'Parot doktrina'-ren aplikazioarekin Ernaga 2017ko abuztuan zen irtetekoa.

Gainontzeko 54 presoen kasuak

Fernando Grande-Marlaskak buru egiten duen Zigor Aretoak erabaki du preso bakoitzaren kasua egun berrikusgai dauden erakundeetan berrikus dadila. Konstituzio Auzitegian 23 espediente dauzkate eta Auzitegi Gorenean bost. Azken auzitegi horretan jada jarri dute gaia lantzeko data: azaroaren 12an, asteartea.

Gainontzekoak estatuko fiskalak landu beharko ditu, eta horretarako hiru egun edukiko lituzke.

Naiz-en Alberto Pradillak dioenez, "mugimendu honekin, magistratuek berriz ere pilota Espainiako Gobernuaren teilatura bota dute, Fiskaltzak ejekutiboaren interesak ordezkatzen baititu". Kazetariak dioenez, Alberto Ruiz Gallardón eta Jorge Fernández Diaz ministroek epaitegien gainean jarri zuten ikusmira, eta hauek orain berriz Gobernua posizionatzera behartu dute.

Azken egunotan biktimen elkarte nagusiek iganderako manifestazioa deitu dute Madrilen  “Garaile eta garaituak izango dituen bukaeraren alde, Justizia” lemapean, Estrasburgoko epaiaren kontra. Badira dena den, epaia onartu duten biktima elkarteak, eta ez dira denak joango manifestaziora. Jendetsua izatea espero da, Espainiako sektore eskuindarrenen babesa baitute, hainbat hedabiderena barne.

Informazio gehiago

Presoak kanala ARGIAn.

197/2006 doktrina aplikatuta daukaten presoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: "Egia bakarra egia judiziala da"

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek "Parot doktrina"-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


ETAko presoen kondenak "gehiegizkoak" direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.


2014-04-29 | Iera Aranburu
Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


Eguneraketa berriak daude