Espainiako Gobernuak gezurra esan zion Giza Eskubideen Auzitegiari

  • "Parot doktrina" indargabetu ez zezaten, joan den martxoaren 20an Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian helegitea eztabaidatzen ari ziren saioan, gezurra esan zuen Espainiako Estatuko Abokatuak, Garak jakinarazi duenez: doktrina indargabetuz gero, besteak beste GALeko azken presoa kalean geratuko zela adierazi zuen, baina 2002tik hirugarren graduan dago berau.


2013ko azaroaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ismael Miguel GutiƩrrez, 1999ko epaiketa batean. Pedro Carrero
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Epaimahaiari presioa egin nahian, Francisco Sanz Gandasegui Estatuko Abokatuak adierazi zuen "Parot doktrina" indargabetzen bazen kalean geratuko liratekeela "ETAko 54 terrorista, GRAPOko 7, GALeko 1 eta 14 preso arrunt, horien artean bortxaketak eta erailketak egin dituzten gaizkile oso arriskutsuak".

GALeko preso hori, ordea, Ismael Miquel Gutiérrez, ez dago kartzelan. Miarritzen 1985ean Robert Caplanne hiltzea eta GALen bestelako ekintzetan parte hartzea leporatuta, 65 urteko zigorra jaso zuen Gutiérrezek, eta beste 40 urtekoa droga salerosketan aritzeagatik. Espetxean 17 urte egin ditu eta zigorra 27 urtez luzatu dioten arren, 2002tik kartzelara sinatzera baino ez du joan behar.

Gutiérrezek Garari esan dionez, Estatuak "erabili" egin duela sentitzen du eta "mundu guztiak daki atzean zein zegoen".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!