Auzolanari esker, prest daude Errigoraren saskiak; eskaerak baino ez dira falta

  • Hiru egunez auzolanean jardun dira Ablitasen Errigorako kide nahiz boluntarioak. Datorren egunetan hainbat herritatik iritsiko diren eskaerak baino ez dira falta saskiak etxeetan izateko. Herrilana izan da proiektuaren oinarria.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko azaroaren 07a
Euskal Herri osotik iritsitako boluntarioak izan dira Ablitasen

Elikadura burujabetza, euskara eta Nafarroa ardatz dituen ekimena da Errigora. Aurtengo kanpainan zubiak eraikitzea izan dute helburu, herriz herri dabilen karpa ibiltari bati esker. Errenterian hasi eta dagoeneko Lekeitio, Leitza eta Iruñean izan da. Mobilizazioa eta herrilana indartu nahi izan dute, zubiak eraikiz.

Ostegunean hasi ziren lanean Ablitasen. Porrotx pailazoaren bisita izan zuten Lodosa, Viana eta Tuterako ikasleek: abestu, dantzatu, bertako produktuak dastatu eta bertako olio errota ere ezagutzeko aukera izan zuten. Errigora zer den eta nola antolatzen den entzun ahal izan zuten Porrotxen ahotik. Larunbatean saskiak osatzeko erabili zituzten kartoizko kutxak ere prestatu zituzten, herrilanean.

Ostiralean kanpainan parte hartzen ari diren 25 ekoizleak bildu zituzten kooperatiban bertan. Kontsumo sare berriez aritu ziren: harreman zuzenez, eta etorkizunean sor daitezkeen merkatu eta zirkulu alternatiboez, besteak beste.

Larunbatean iritsi zen lanerako ordua: saskiak prestatzen hasi ziren. Euskal Herriko hainbat txokotatik iritsi ziren boluntarioei esker burutu ahal izan zuten lana. Prentsara igorritako ohar batekin, Errigorako kideek esker beroenak eman nahi izan dizkie gerturatutako boluntario guztiei. Beraiek gabe “ezinezkoa izango baitzen herrilanean aritzea”.

Kanal honetan artxibatua: Errigora

Errigora kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-23 | Miren Osa Galdona
14.000 saski banatu eta Nafarroako euskalgintzarentzat 175.000 euro lortu ditu Errigorak

Azken kanpainaren emaitzak eman ditu Errigorak. 14.000 saski banatuta, 175.000 euroko irabaziak lortu dituzte Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari sostengua ematen jarraitzeko.


2017-10-20 | Miren Osa Galdona
Errigora 2017-2018: lurra eta euskara ardatz, zubiak eraikitzea xede

Errigoraren Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina hastear da. Herrilana lelopean, urriaren 26tik azaroaren 14ra bitartean izango da kanpaina, eta ekimenaren nondik norakoak azaltzea izango da helburua. Hasierako ekitaldia Oarsoaldean izango da.


2017-10-12 | Errigora
Zubigintza Errigoran
MULTIMEDIA - erreportajea

"Zubigintza amildegiak gurutzatzeko artea da. Bizkarrez dauden munduak elkarri begira jartzekoa. Ertza abiapuntu bihurtzekoa. Alegia egia egitekoa. Horixe da, hain zuzen, Errigoraren langintza: zubiak eraikitzea".


Errigorak uzta arrakastatsua lortu du iazko zenbakiak hobetuta

Errigorak Uztaberria kanpainaren datuak eman ditu udaberriaren iristearekin batera zabaldu duten oharrean. Emaitzak “aipagarriak” direla esan dute; aurreko urtekoekin alderatuta, hazkunde handia izan dute.


Errigoraren udaberriko kanpaina martxan da: 'Uztaberria'

Udaberriko kanpaina aurkeztu du Errigorak Iruñean, Uztaberria izenarekin. Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko olioa eta kontserba loteak eskatzeko aukera izango dute herritarrek. Helburua? Bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.


Auzolanaren bidez 175.000 euro lortu ditu Errigorak

14.000 saski saltzea lortu dute udazkeneko kanpainan eta hala 175.000 euro bideratuko dute Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Erriberako ekoizleei ere babesa eskainiko zaie.


2016-11-04 | Errigora
Ametsak II (Errigora)
MULTIMEDIA - erreportajea

Errigoraren aurtengo kanpainako bigarren bideoan zerumuga berriak amestu nahi izan dituzte, Nafarroa hegoaldean euskararen bigarren loraldia ekarriko duten protagonisten eskutik.


2016-10-25 | Errigora
Ametsak I (Errigora)
MULTIMEDIA - erreportajea

Zergatik ez ditugu Tuteran gure haurrak euskaldunduko? Eta helduentzako euskarazko ikastaroren bat antolatuko bagenu Tafallan? Ederki legoke Cascanten euskaltzaleok biltzeko txoko bat izatea… Eta euskara eguna ospatuko bagenu Sartagudan? Orain hamarkada batzuk amets huts ziren haiek errealitate dira gaur.


2016-10-12 | Errigora
ERRIGORAgo
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Errigora egitasmoa hiru urtetan nora heldu den azaltzen du bost minutuko bideo honek: "Errigoraren sorrerako ametsak beteta, amestuko ditugu zerumuga berriak? Joango gara Errigorago?".


Euskalgintzari eginiko ekarpena milioi bat eurora iristea espero du Errigorak

Hiru urteko bizitzaren ondoren eginikoaren balantzea egin du elkarteak. Etorkizunera begira helburuak ere jarri ditu, “Errigora joateko, Errigora izateko ordua” dela aldarrikatuz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude