"Larunbatekoa ez zen kasu isolatua izan: berriro ere bi guardia zibil, berriro mozkor, berriro oldarkor"

  • Altsasun errepresioarekin zerikusirik duen edozein gertaera, ezin da inolaz ere bizi dugun testuingurutik kanpo ulertu. Ez gara egoera normailzatu batean bizi, eguneroko ogi baitugu indar-errepresiboen mehatxu, oldarkeri, kolpe, check-pointak eta abar luzea.


2016ko urriaren 17an - 13:38

Askotan esan dugu gurea biolentatutako gizarte bat dela, inposaketa eta errepresio kuota altuak (Europako altuenak) jasatera kondenatuak hamarkadaz-hamarkada. Azken urteotan, hamaika aldiz errepikatu eta azalarazi dugu datuekin zenbaterainoko kontrol kopurua dugun gure ibarrean (450 kontrol baino gehiago, azken 9 hilabetetan, gure datuen arabera).

Hala ere, borrokan larrua ederki gogortua duen herri bat gara, dagozkigun eskubideak eskuratzeko deman, hamaika aldiz adierazi dugun bezala alor desberdinetan. Errepresioak gure bizkarra sobera berotu du, berdin izan dio zein zen aldarria, berdin zioen INASAko langileen aldeko protesta, berdin ikasleriaren eskubideen aldeko kalejira bat edo preso baten ongi-etorria bazen ere.

Ez da lehenengo aldia, gure herriko parranda-guneetan, sobera kontrolatuko "inkontrolatuen" erasoak jasaten ditugula, Txozna gunean, tabernatan. Esaldiak dioen bezala "de día uniformados de noche incontrolados". Azkenengo kasua, Ospa Eguneko gaueko kontzertuetan izan genuen, eta noski herritarrek kanporatu egin zituzten kalez-jantzitako poliziak. Bestela ere zenbatu-ezinak dira urteetan jasan ditugun okupazio, mehatxu, kolpe eta bestelako perlak... Euren esanetan "aisialdiaz gozatzen".

Hedabide eta instituzio gehienek, sinesgarritasun osoa eman diote polizi-iturriek zabaldu duten bertsioari. Altsasun aldiz, eskarmentu ederra dugu holako egoeratan, desitxuraketa eta gezurretan nahasi baitute askotan gure herriaren izena. Guk bakarrik dakigu zer den, zure isun astronomikoa sinatu duen polizia zure alboan jasan behar izatea, kontrol batean mehatxatu eta zigortu zaituen agentearen irrifar faltsua ikustea eta zer esanik ez Ospa Egunean gertatu bezala euren makilkadak eta kolpeak jasotzea... doan ateratzen zaie eta inork, guk salbu, ez du ezer esan, ezer  salatu, ezer egin...

Atzokoa ez zen egoera isolatu bat izan, berriro ere bi guardia zibil, berriz mozkor, berriz oldarkor... beste behin probokatzen eta gure eremuetan euren inpunitate legalaz harrotzen. Hasi ziren, probokatzen, hasi zituzten bultzadak eta mehatxu gogorrak "te voy a matar", "Te voy a meter un tiro entre ceja y ceja" eta segituan biolentziaren erakustaldia egin zuten, honek ekarri zuen beste guztia.

Inolaz ere ez zen egon enboskadarik, ezta manejatzen diren horda-kopuruak, herritarrak zaurituak izan ziren eta gero etorri zen okerrena:

Herria poliziaz bete zen, Guardia Zibila, Foralak…(eta Foralak zer dela eta?). Ba hauek izan ziren atxiloketak burutu zituztenak, bata istiluak gertatu ez ziren beste taberna batetik ateratzen zelarik; bestea komisaldegian, hainbat herritarrekin batera atxilotutakoari elkartasuna adieraztera joan zirenean. Honez gain, bertan zeuden guztiek kolpeak jaso zituzten.

Horregatik gure elkartasun osoa adierazten diegu atxilotuei eta borrokan jarraituko dugula adierazten dugu, ez zaituztegulako nahi eta ez zaituztegulako behar!

OSPA Altsasutik, OSPA Sakanatik eta OSPA Euskal Herritik

(Altsasuko liskarrak direla eta, Ospa Mugimenduak ARGIAko erredakziora bidalitako agiria da hau)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude