Altsasukoen askatasuna eskatu dute 5.000 pertsonak

  • Gazteen espetxeratzetik urtebete pasa dela salatzeko plataformak deitutako manifestazioa jendetsua izan da igande eguerdian Altsasun. Antolatzaileek bi dei egin dituzte: batetik, auziaren kari antolatutako literatur lehiaketan parte hartzeko. Bestetik, ostegunean, 19:00etan Gure Etxea eraikinean eginen den asanbladan parte hartzea. Horretan hurrengo jarduerak zein diren adostuko dute.

Guaixe .eus @guaixe
2017ko azaroaren 27a
Milaka lagun bildu dira Altsasun gazteen espetxeratzetik urtebetera. (Arg.: Ekin Klik)

Altsasukoak Aske herri asanbladak 5.000 pertsona batu ditu igandean Urte bat espetxean, Altsasukoak Aske, Adur, Jokin, Oihan askatu lelopean egin den manifestazioan. Txalo artean abiatu dira Iortia kultur guneko zabalgunetik manifestazio buruan zihoazen asanbladako kideak eta haien atzetik Altsasukoak aske pankarta handia zeramaten gurasoak. Bidean hainbat lelo oihukatu dituzte: Altsasukoak aske; Adur, Jokin, Oihan, askatu; Hau ez da terrorismoa edo Justizia nahi dugu. Manifestazio burua Erkuden eta Amaia kaleen bidegurutzera iritsi denean akabera Bakea kalea eta Amaia kalean zegoen. 500 metroko espazioa hartu du mobilizazioak eta manifestari guztiei puntu batetik pasatzea ia 12 minutu kosta zaie.

Manifestazioa deitu ondoren etorri zen epaiketaren dataren jakinarazpena: 2018ko apirilaren 17tik 27ra egingo da. Ordurako preso dauden hiru gazteak 17 hilabete eginen dute kartzelan. Herri asanbladatik gogoratu dute defentsen proba asko “tribunalak arbuiatu” egin dituela: “Horrek dugun beldurrean berresten gaitu, iruzurrez beteriko epaiketa zikin bati egin beharko diogu aurre. Gezurrek jarraitzen dute, manipulazioek jarraitzen dute… muntaia aurrera doa”.

Horren aurrean, herri asanbladatik adierazi dutenez, “elkartasuna dugu indar, eta indartsu gaude”, nahiz eta aitortu “urte gogorra” izan dela. Hedabide batzuek hasieran izandako jokabidearekin, sarekadarekin gero, “honek guztiak ezkutatzen zituen interesez kontziente izan ginen, baita muntaia hau elikatzen duten estamentuen potentziaz ere”. Salatu dutenez, “Altsasu kriminalizatzeko makineria oso bat jarri zuten martxan, zilegi diren ideiak zein aldarrikapenak kriminalizatzeko, gazteria kriminalizatu eta zigortzeko”. Horretarako hamar gazteren bizitza aurretik eraman dutela nabarmendu dute eta haiekin herri osoarena ere bai.

Ondoko datuak ere jakinarazi dituzte: Altsasuko gurasoen manifestuak 80.000 sinadura lortu ditu –hemen sina daiteke–; orain arte 53.000 euroko gastua izan dute auzipetuen familiek eta 182.000 km egin dituzte espetxe bidaietan.

Hurrengo hilabeteetako 14. egunetako mobilizazioak eta eguberrietakoak zehazteko batzarra deitu du herri asanbladak. Ostegunean izanen da, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia  baliatuta. Argazkiak, aldiz, Ekin Klik-ekoak dira.

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Altsasuko gazteak  |  Euskal gatazka  |  Guardia Zibila

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
Altsasukoen aldeko kontzentrazio jendetsua Gazteluko plazan

Preso dauden gazteen gurasoek eta Altsasukoak Aske plataformako kideek eskerrak eman zituzten orain arte erakutsitako elkartasunagatik eta mobilizatzen jarraituko dutela espetxeratuak “etxera ekarri arte”.


Justiziari uluka

Espainiako epaitegietan justizia eskatzea eguerdian ilargi bila ibiltzearen parekoa da. Saia zaitezke, baina normalean ez duzu lortuko. Asko jota, otsoen uluak entzungo dituzu.

Ez da espainiar justiziak euskaldunak ez gaituela babesten, espainiar justizia sistema euskaldunon etsaia da.

Ez da espainiar justiziak emakumeak ez gaituela babesten, espainiar justizia sistema emakumeon etsaia da.

Ez da bakarrik botere banaketa ez dela existitzen, baizik eta epaileak eurek direla politika... [+]


2018-07-03 | Goiena
Altsasukoak oso gogoan izan dituzte Oņatiko Fan Hemendik Egunean

Guardia Zibilak herritik eta Euskal Herritik alde egiteko eskatuz, manifestazio jendetsua egin zuten zapatuan Oñatin. Bertako, eskualdeko, zein Fan Hemendik Egunaren aitzakian kanpotik etorritako ehunka lagunek hartu zuten parte protestan. Altsasuko gazteak oso gogoan izan zituzten uneoro.


2018-06-28 | Guaixe .eus
Argazkia | Altsasuko koartel parean alde egiteko eskatuz

Sortuk eta Ernaik Altsasuko koartel parean kontzentrazioa egin zuten larunbatean.


Nazioarteko erakundeen abisu berria Espainiari
"Poliziek jasandako erasoak ez dira gorroto delituak"

Arrazakeriaren eta Intolerantziaren Aurkako Europako Batzordeko kideak (AIAEB), Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundeak (ESLE) eta Erresuma Batuko Arraza Erlazioen Institutuak (AEI) adierazi dute gorroto delitua diskriminatutako taldeei laguntzeko sortu zela eta ez funtzionario publikoei.


Justiziaren arrakalak elkartasunez beteta

Ekainaren 13a, asteazkena, Altsasu. “Utzi Altsasu bakean” dioten banderek herriko balkoiak atontzen dituzte. Samina antzematen da, ez ordea dolurik ezta etsipenik ere. Aitzitik, herriaren batasuna eta indarra sumatzen dira. Koxka tabernan hiruzpalau altsasuar daude arratsaldeko kafea hartzen. 606 egun igaro dira bertan herriko gazte batzuen eta bi Guardia Zibilen eta beraien bikotekideen artean liskarra sortu zenetik. Bertan hasi zen dena 2016ko ferietako ostiralean, Nafarroako... [+]


2018-06-22 | Guaixe .eus
"Auziak sortu duen harriduraren isla: funtzionario eta guardia zibil batzuek ere elkartasuna adierazi didate"

Altsasuko auziagatik kartzelan behin-behinean preso 19 hilabete darama Jokin Unamuno Goikoetxeak. Estremerako espetxetik erantzun du Guaixe astekariak bidalitako galdetegia. Epaia jakin berritan, baina fiskaltzaren helegitearen eta Iruñeko manifestazioaren berri ez zituela.


Altsasu
Solidarity against State Oppression

Wednesday 13th June, Altsasu. Banners saying "Leave Altsasu Alone" decorate the balconies in the town. You can feel the pain, but no grief or resignation. To the contrary: the town's solidarity and strength is palpable. There are three or four locals having their afternoon coffee at Koxka Bar.  606 days have gone by since the brawl which took place there between some young locals and two Civil Guards and their sentimental partners. That is where it all started, on a market... [+]


2018-06-20 | ARGIA
13 urtetik 10era jaitsi diote zigorra Iņaki Abad Altsasuko gazteari

Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko auziaren epaian akatsak daudela onartu eta hauek zuzentzeko auto bat kaleratu du. Abaden kasuan epaiak ezarritakoa baino zigor handiagoa ezarri zitzaiola onartu da.


Fauna publikoa
Erregimenaren tenperatura

Kaleko mobilizazioak zerbaiten termometro badira, UPNren tenperaturak baxu xamar egon behar du, berri txarrak jasotzen ari baita azkenaldian: asteburuan milaka lagun elkartu dira Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia arbuiatzeko eta muntaia polizial-mediatiko-judiziala salatzeko. Beste sententzia batek, 2016ko Sanferminetako talde bortxaketaren kasukoak, milaka lagun atera zituen Iruñeko kaleetara aurtengo apirilean eta haserrea metropoli foraletik askoz harago sumatu zen.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude