Altsasuko auzia salatzeko "elkartasun kilometroa" eskainiko die gurasoei Gure Esku Dagok

  • "Espainiako estatuaren errepresioa" salatu, eta "elkarbizitzaren, askatasunaren, bakearen, justiziaren eta giza eskubideen defentsan" aritzeko Agurain eta Gasteiz arteko kilometroa eskainiko diete.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 07an - 10:34
Altsasukoei eskainitako kilometroa aurkezteko GED eta Altsasu Gurasoak taldeek egindako agerraldia, Justizia jauregiaren aurrean / Euskalerria irratia

Ekainaren 16an Altsasuko auzia salatzeko, Iruñeko kaleak betetzeko deia egin dute Altsasuko Gurasoek, baina, horren aurretik, Gure Esku Dagok Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan antolatu duen giza katean izanen dira, 193. Kilometroan, Agurain eta Gasteiz artean, “Espainiako estatuaren errepresioa" salatu eta "elkarbizitzaren, askatasunaren, bakearen, justiziaren eta giza eskubideen defentsan" aritzek. Era berean, "euskal herritarrek etorkizun politikoa libre eta demokratikoki" erabaki nahi dutela aldarrikattuko dute, Aitor Urrutia Gure Esku Dagoko kideak esan duenez. 

Altsasukoak "interes politikoen mende" jarri dituztela eta haien "etorkizuna jokoan" dagoela kritikatzearekin batera, "demokrazioaren eta askatasunaren aldeko herritar sarea osatzea eta aktibatzea sekula baino garrantzisuagoa" delakoan daude Altsasuko Gurasoak eta Gure Esku Dago ekimenak. 

Altsasuarrei, sakandarrei, nafarrei eta gainontzeko euskal herritar guztiei dei egin diete Altsasuko gazteen aldeko aldarria giza katera eraman dezaten. "Herri hau etsipenean eduki nahi dute, baina ez dutelortuko. Herritarrok irudikatzen eta eraikitzen ari garen etorkizuna gure esku dago", azpimarratu du Bel Pozueta Altsasuko Adur Ramirez de Aldaren amak. 

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude