Lau urteko antzezlan traketsa

Azaroaren 14an lau urte bete dira Espainiako Guardia Zibilak Altsasuko zazpi gazte atxilotu zituenetik, boteretik gertuko hedabideen fokupean. Ondoren etorri zen mende honetan Euskal Herrian izan den kriminalizazio saiakera handienetako bat. Alde Hemendik aldarrikapen eta herri mugimendua, gazteria, independentismoa eta Altsasu herriaren kontrakoa, baina baita elkartasun eta babes mugimendu handi baten sorrera ere. Antzezlan judizialaren ondorioak ez dira amaitu, Jonan Cobi eta Julen Goikoetxeari hirugarren gradua ukatu diete eta. Irudian: Larunbateko ekitaldian Elias Taño artistak murala osatu zuen Altsasun, aurretik Valentzian hainbat aldiz margotu eta zentsuratutako bera.

Argazkia: Idoia Zabaleta / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.