GAL

30 urte GALek Lasa eta Zabala bahitu zituela

  • Joxi Zabala eta Joxean Lasa errefuxiatuak bahitu zituztela 30 urte bete dira. 80ko hamarkadako Espainiar Estatuko gerra zikinaren hastapenean GALek bi gazte tolosarrak bahitu, torturatu eta kare bizitan ehortzi zituen buruan hiruna tiro jo eta gero.

    Gertakariaren urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi burutu dira azken egunetan eta senitartekoek hedabide ugaritan egindako elkarrizketen loturak jasoko dira hurrengo lerroetan:


2013ko urriaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Joxean Lasa eta Joxi Zabala, hurrenez hurren.

Iragan urriaren 11an 'Kareak erre ez duena' poesia, kontakizuna, musika, bideoa eta dantza uztartzen zituen emanaldia egin zuten Tolosan. Honako bideoan ikus daiteke ikuskizunaren laburpena. Eta beste honetan emankizun osoa. 

Berria egunkariak urtemuga hori dela eta GALen inguruko multimedia gunea aurkeztu du. GALen historia eta ekintzak biltzen dituzten albiste, bideo, testigantza, argazki, artikulu eta txostenak aurki daitezke bertan.

Gara egunkariak tolosarren senitartekoekin egindako solasaldi sakona argitaratu du. Eta naiz.info-n ikusgai dago elkarrizketaren aipu nagusiak biltzen dituen bideoa.

Info Zazpi irratian Pili Zabalari elkarrizketa egin diote eta urte hauetan guztietan familian bizi izan den isiltasun gordina eta sentimenduak atera ezina aipatu ditu. Etxekoek desagertzearen berria jaso zuteneko unea eta beste hainbat bizipen kontatu ditu bertan.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan Feli Artano, Joxi Zabalaren ama elkarrizketatu dute. Solasaldi horretan semearekin egon zen azkeneko aldian semeak Tolosara itzuliko zirela hitzeman ziola gogoratu du. Dioenez oraindik ere berarekin amestu ohi du sarritan.

Kate berdineko Mezularia saioko `Hitzen abizenak´ atalean Xabier Sukiak “GAL” hitza oinarri hartuta 2 minutuko manifestu ederra egin du. Honela hasten da: “GAL, izen egokiagorik ezin zioten jarri. Zenbat galera eta zenbat galdera. Zenbat Galindo, zenbat galoi eta gala. Zenbat galdu eta galtzaile gerra zikinaren galbaean…”

Axun Lasa, Joxeanen arreba Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan izan da eta Rodriguez Galindo baldintzapean aske utzi izanak asko mindu duela adierazi du. Horrez gain, espetxean egon behar ez luketenak eta gaixotasun sendaezina izanda kartzelan jarraitzen dutenak gogoan ditu.

ETB 1eko Airean saioan izan da Lasaren arreba. Eta bertako adierazpenetan anaia non zegoen ez jakitea “benetan latza” izan zela azpimarratu du. Bere ustean inondik inora ez da justiziarik egin.

Miel Anjel Elustondok elkarrizketa mamitsua egin zion Argian Axun Lasari. Bertan biltzen dira Lasa eta Zabalaren kasuaren nondik norakoak eta familiek bizi izan duten sufrimendua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GAL
Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


2022-12-05 | Leire Artola Arin
Euskal herritarrak torturatzeko Espainiako Barne Ministerioaren baimena zuen Galindok, Belloch ministro ohiak aitortu duenez

Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministroa izan zen Felipe Gonzálezen agintaldiko azken urteetan. Elkarrizketa batean adierazi du Galindo "onena" zela "terrorismoaren aurkako borrokan", eta bere ideia izan zela Guardia Zibilaren... [+]


Barrionuevoren adierazpenen harira, "eragindako minak aitortzea" eskatu dio Espainiako Gobernuari Egiari Zor fundazioak

Prentsaurrekoa egin berri du Espainiako eta Frantziako Estatuen indarkeriaren biktimak biltzen dituen Egiari Zor fundazioak. GALek hildako Santi Brouarden alaba Edurne Brouardek eta Xabier Galdeanoren alaba Begoña Galdeanok egin dituzte adierazpenak. Espainiako Gobernuak... [+]


2022-11-07 | Leire Artola Arin
Erreakzio bilduma
Hautsak harrotu ditu Barrionuevoren aitortzak

Espainiako Gobernuak gerra zikina egin zuela aitortu du José Barrionuevok, Felipe Gonzálezen PSOEren gobernuan Barne ministro izan zenak (1982-1988), El País egunkariari emandako elkarrizketa batean. Zenbait agintarik eta elkartek larritzat jo dute... [+]


Eguneraketa berriak daude