GAL

Barrionuevoren adierazpenen harira, "eragindako minak aitortzea" eskatu dio Espainiako Gobernuari Egiari Zor fundazioak

  • Prentsaurrekoa egin berri du Espainiako eta Frantziako Estatuen indarkeriaren biktimak biltzen dituen Egiari Zor fundazioak. GALek hildako Santi Brouarden alaba Edurne Brouardek eta Xabier Galdeanoren alaba Begoña Galdeanok egin dituzte adierazpenak. Espainiako Gobernuak Euskal Herrian burututako gerra zikinaren aitortza eta babesa egin ditu José Barrionuevo Barne ministro ohiak asteburuan, El Pais egunkariak argitaratu duen elkarrizketan.


2022ko azaroaren 11n - 13:13

Espainiako Gobernuaren partetik "adierazpen argi batren" zain da Egiari Zor fundazioa eta hori "erantzukizunak bere gain hartzeko eta eragindako mina aitortzeko". José Barrionuevo Barne ministro ohiak asteburuan El Pais egunkarian plazaraturikoaren biharamunean dator eskakizuna. Adierazi du agindua eman zuela ETApm-ko kide José María Larretxea bahitzeko, "atxilotu eta Espainiara eramateko", bera jotzen zutelako Alberto Martín Barrios kapitainaren bahiketaren operazio arduraduna: "Harrapatu zuten, baina tipo handia zen, erresistentzia jarri zuen eta ez zen maletategian sartzen. Borrokan ari zirela, Frantziako Polizia iritsi zen, eta bahiketa zapuztu zuen”. Bahiketa saiakera haren inguruko zehaztasunak eman zituen Larretxeak berak 1996an Egunkariaren elkarrizketa batean, Kuban deportatu zegoela.

Hori horrela, behingoan erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Horrez gain, "estatu terrorismoak eragindako krimenak ebaztea ahalbidetuko duen dokumentazio sekretua desklasifikatzeko" ere eskatu dute agerraldian.

Barrionuevoren adierazpenak egiaren berrespena besterik ez dira izan Egiari Zor fundaziokoentzat: "Ez dute lehendik ez genekien ezer berririk ekarri". Gerra zikinaren gertakariei buruz justiziak eta fiskaltzak daukaten zigorgabetasun logika deitoratu dute, beste behin.

Berria-k zehazten duenari segi, Egiari Zor fundazioko kideek iragarri dute Jose Maria Larretxea Goñiren senitartekoak aztertzen ari direla auzitara jotzeko aukera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GAL
Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


2022-12-05 | Leire Artola Arin
Euskal herritarrak torturatzeko Espainiako Barne Ministerioaren baimena zuen Galindok, Belloch ministro ohiak aitortu duenez

Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministroa izan zen Felipe Gonzálezen agintaldiko azken urteetan. Elkarrizketa batean adierazi du Galindo "onena" zela "terrorismoaren aurkako borrokan", eta bere ideia izan zela Guardia Zibilaren... [+]


2022-11-07 | Leire Artola Arin
Erreakzio bilduma
Hautsak harrotu ditu Barrionuevoren aitortzak

Espainiako Gobernuak gerra zikina egin zuela aitortu du José Barrionuevok, Felipe Gonzálezen PSOEren gobernuan Barne ministro izan zenak (1982-1988), El País egunkariari emandako elkarrizketa batean. Zenbait agintarik eta elkartek larritzat jo dute... [+]


2022-10-18 | Leire Artola Arin
Foro Sozialak eskatu du Lasa eta Zabalaren 40. urteurrena agenda instituzionalean sartzeko

Urriaren 16an 39 urte bete dira GALek bi gazte tolosarrak Baionan bahitu zituenetik. Foro Sozial Iraunkorrak gogorarazi du erreparaziorako urratsak eman behar direla; hala nola Espainiako Gobernuak gerra zikina aitortzea eta berdin babestea ETAren zein Espainiako Estatuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude