Oihane Errazkin euskal presoaren gorpua aurkitu zuten espetxean

Duela
22
urte

2004ko uztailaren 8an,

Oihane Errazkin Galdos euskal presoa bere buruaz beste eginik aurkitu zuten espetxean. ETArekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten Akizen 2001ean eta Fleury Merogis presondegian zeukaten. 1997an egin zuen ihes Donostiatik, ETAren atentatu baten ostean. Errazkinen heriotza salatzeko manifestazioan, baimen guztiak izan arren, Ertzaintzak senide eta lagunak jipoitu zituen. Hala ere, manifestazioak Boulevardera heltzea lortu zuen.

Fleury Merogis Europako espetxe handiena da, eta 2.800 presorentzat duen arren lekua, bikoitza ere hartu izan du. Suizidio tasa altuena duen kartzela da, urtean zazpi. Errazkin Andorran jaio zen, gurasoak erbestean zirela.

Gaian sakontzeko, irakurri bere anaia Ibon Errazkini Naiz-en egin dioten elkarrizketa: "Oihanek beti zeukan gaitasuna besteengan pentsatzeko"

Iturria:

Eneko Bidegain, Oihane Errazkin euskal presoa urkaturik aurkitu dute Fleuryn (Berria, 2004ko uztailak 9).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...