Milaka meatzarik greba hasi zuten Kanadako Albertan, soldata hobeak eta lan-baldintza duinen alde

Duela
107
urte

1919ko maiatzaren 24an,

Milaka meatzarik greba hasi zuten Kanadako Albertan, soldata hobeak eta lan-baldintza duinen alde. Langile gehienak IWW edo One Big Union (OBU) sindikatukoak ziren. Enpresaburuek, greba zapuzteko, guda zikina erabili zuten langileen aldarrikapenen aurka. Lehen Mundu Gerratik itzuli berriak ziren beteranoak kontratatu zituzten, eta egunean 10 dolar eta nahi adina alkohol eman zieten. Langileei beren etxeetan eraso egin zieten, batzuk bahitu egin zituzten eta antolatzaileak torturatu zituzten, besteak beste. Poliziak beste aldera begiratu zuen eta langileen aurkako indarkeria inpunitate osoz gertatu zen. Langileek, orduan, autodefentsarako taldeak sortu zituzten. Azkenean, greba haustea lortu zuten, baina handik gutxira soldata igo behar izan zieten eta langileek antolakuntza sendotu zuten.

Iturria:

Tom Langford, The Workers’ Revolt in Western Coal Country.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.