1818ko otsailaren 12an,
Txilek independentzia aldarrikatu zuen Espainiarekiko. Lau urte lehenago, Cadizko Konstituzioa bertan behera utzi eta monarkia absolutua ezarri zuen Felipe VII.ak, eta espainiar kolonialismoaren aro berri bat hasi zuen. Ameriketara 30.000 soldadu bidali zituzten bateko eta besteko matxinadak zapaltzera. Hala, Txilen galdutako kontrola berreskuratu asmoz, espainiarren boterearen aurkako borroketan parte hartu zuten herritarrak zigortzen hasi ziren. Kreoleen fakzio ugari, ordea, espainiarren aurkako erresistentzian batu ziren. Espainiarren gehiegikeriek, gainera, eragin zuten masa herrikoiak askapen borrokara batzea. Bernardo O’Higgins buru zuen gobernuarekin Konstituzio berria ezarri zuten.
Iturria:
Iturria: Luis Vitale, Interpretación marxista de la historia de Chile, II. liburukia (LOM).