AEBek independentzia aldarrikatu zuten

Duela
250
urte

1776ko uztailaren 4an,

AEBek independentzia aldarrikatu zuten. Hamahiru koloniak Inperio britainiarraren aurkako borroka hasi zuten hala, eta 1783ra arte iraun zuen. Klase herrikoiek independentziaren alde borrokatu bazuten ere, botere esparrua kolonietako elite berrien edo elite ingelesen eskuetan egongo zen ebazteko zen gatazka. Izan ere, britainiarrek elite berriaren aspirazio kolonialistak mugatzen zituzten, Apalatxeetatik mendebaldera zeuden jatorrizko herrien lurrak kolonizatzea debekatuz. Era berean, britainiarrek ekonomia koloniala zukutu zuten euren gerrak finantzatzeko eta hala, elite kolonial berriak ezin zuen aberastu. Koloniak konstituzio berriak aldarrikatzen hasi ziren orduan, eta gatazka armatua Parisko Itunarekin amaitu zen.

Iturria:

Howard Zinn, La otra historia de los Estados Unidos (Hiru).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...