1853ko urtarrilaren 25ean,
Eulalia Abaitua Allende-Salazar jaio zen Bilbon, Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria. Familia burges batean sortua, Bartzelonan egin zituen ikasketak. 1870eko hamarkadan Liverpoolera joan zen bizitzera, Gerra Karlistatik ihesi, eta han murgildu zen argazkilaritzan. Hamarkada hartan aurrerapen handiak egin ziren argazkilaritzaren munduan. 1876an Begoñara itzulita, Bilboko langile eta nekazari giroetan eta haien ospakizunetan egindako argazkiengatik nabarmendu zen Abaitua, baita emakumeei egindako erretratuengatik ere. 1943an hil zen, 90 urterekin.
Iturria:
Iturria: Sandra Remón, Eulalia Abaitua (1853-1946) fue la primera fotógrafa vasca (Jardin Remoto, 2021eko abenduak 14).