Mexikon Acoma herriaren aurkako sarraskia agindu zuen jatorri gipuzkoarreko Juan Oñatek

Duela
427
urte

1599ko urtarrilaren 22an,

Espainiar konkistatzaileek Acoma jatorrizko herriaren aurkako sarraskia abiatu zuten gaur egungo Mexikon. Lapurtu nahi zizkieten lur batzuen harira, Acoma herritarrek hamaika espainiar hil zituzten, tartean Juan Oñateren iloba Juan de Zaldivar.

Mendeku gosez 800 eta 1.000 Acoma artean hil eta bizirik atera ziren 500 Acomari 20 urteko esklabotza zigorra ezarri zieten. 25 urtetik gorako gizonezkoei oin bat moztuarazi zien Oñatek.

Mexikon jaiotako gipuzkoar jatorriko konkistatzailea izan zen Oñate; Gasteizen edo Oñatin jaio zen Kristobal Oñate bere aita konkistatzailea eta Catalina Salazar y de la Cadena ama.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.