Errose Bustintza jaio zen Mañarian, euskal kazetari, idazle eta etnografoa

Duela
127
urte

1899ko irailaren 3an,

Errose Bustintza jaio zen Mañarian, euskal kazetari, idazle eta etnografoa. Politikan ere jardun zuen, EAJren Emakume Abertzale Batzako kide nabarmena izan zelarik. Euzkadi egunkarian hasi zen idazten, gehienetan kronikak, baina baita ipuinak ere, batez ere fantasia eta mitologiazkoak. Olerkiak ere idatzi zituen, eta bere alde politikoa azaleratzen zuen EABren jardunaren berri emanda zein euskararen alde eginda. 1936ko Gerra piztu zenean erbestera joan zen ahizparekin. Mañarira itzulita, 1953ean hil zen.

Iturria:

Xabier Kaltzakorta, Errose Bustintza (1899-1953) (Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.