Xaribari Euskal Antzerkitalde Berriarekin Elkar Hizketan


1973ko martxoaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Xaribari Euskal Antzerkitalde Berriarekin Elkar Hizketan
Urtarrillaren 27an Atotxako Aita Frantzizkotarren aretoan bildu giñan. Euskal antzerki-talde berri batek antzerki lan ikusparri eta mamitsu bat agertu zigun. Talde berri honen izena: XARIBARI. Gure artean ditugu orain Xaribari taldeko gazte batzu, berri emateko gertu. Elkarrizketan hasi aurrez, gure ongi etorria Xaribari taldeari euskal antzerkigintzara.
–Noiz eta nola hasi ziñaten antzerki lanean?
–Urtebete pasa izango da. Alde batetik gazte talde bat ginan, Atotsako Aita Frantzizketarren aretoetan biltzen giñanak lagunartean; eta bestetik lehen teatroan ibilitako batzu –erderazko teatroan– eta beste lagun batzu. Denok batu giñan antzerki edo teatro giroan zerbait egin nahirik.
–Nungoak zerate?
–Gehienok donostiarrak edo Donostia aldekoak gera. Badira Azpeitiar batzu eta Oñatiar bat ere.
–Zer egin duzue orain artean?
–Gehienok euskera ikasten ari gera. Eta horrekin batera antzerki lanean. Euskera ondo ikasi bitartean, ezin egin antzerkia aurrez aurre hitzegiñaz, eta horregatik, larunbatean agertu genuen antzerkian ilusiko zenutenez, Hitza grabatua zan zintan, eta gure aldetik hitzak zioena irudiz azaltzen genuen.
Badira gure artean euskera ondo dakitenak. Hauek ere antolatu zuten beste antzerki bat, aurrez aurre azaltzeko hitz eta guzti, bainan gutxi gera euskeraz ondo dakigunok ondo, hitzegiteko gisan, esan nahi dugu– eta antzerkia gertu genuenean, batek aldegin beharra izan zuen, eta antzerki hora utzi egin genuen. Beraz, oraingoz, larunbatean agertu genuen antzerkia bakarrik daukagu gertu, edozein tokitan azaltzeko.
Gero mintzatuko gera larunbatean –Urtarrillaren 27an– agertu zenuten antzerkiaz. Mintza gaitezen orain antzerkiaz, antzerkia orokorki hartuz. Nundik jo nahi duzue eta zer ekarri nahi diozue euskal antzerkiari?
–Antzerkiak edo teatroak berritze haundia eta aurrerapen haundia izan du azkeneko urte hanetan. Bi aipatuko genituzke guk, berritze hau aurrera eraman dutenen artean: Stanislavski errusitarra, eta Poloniako Jerzy Grotowski. Hauen bidetik joan nahi genuke guk ere, eta hauxe eskeini nahi genieke euskal antzerkigintzari, guretzat ere jarraigarri bai da hauen bidea.
–Nundik doa, ba, hoien bidea?
–Oraindik sakonki aztertu beharra dugu hauen bidea; bainan orain artean ikasi degunarekin aurrera goaz.
Zailla da bi hitzetan esatea nundik doan Stanislavski eta Grotowskiren bidea.
Hauetatik guk hartu duguna, edo hartu nahi duguna, da guk esan genezakena: Antzerki giroan antzeslaria edo "aktorea" dugu garrantzi haundiena duena. Antzezlariaren eginkizuna da aztertu beharrezkoa.
Antzeslariak bere barnea azaltzen du konfiantza-giro batean. Bera dena agertzen du bai talde zuzendariaren aurrean, bai taldekideen aurrean, eta bai ikusleen aurrean. Elkarren hartu emanetan egiten da antzerki lana: elkar ezagatu eta elkarrekin bakoitzaren nortasona aberastuz.
Antzerki era honetan ez dira beharrezkoak ez apainketak, ez eszenarioak. Antzerki pobrea da. Bere gorputz hotsa nahikoa du antzeslariak, barnean dituen indarrak agertzeko.
–Zer dakarkio herriari antzerki era honek?
–Taldeak lortzen duena elkarren hartu emanetan eta elkarren lanean, herriaren eta gizartearen onerako dugula uste dugu, herriak eta gizarteak lortzen duen zerbait bai da hori.
–Egitan ardura haundikoak zuen hitzak; oraingoz ez dugu betarik eta ez tokirik idea hauek sakonkiro aztertzeko, bainan beste egunen batean jarraituko dugu. Orain mintza gaitezen, laburki bada ere, agertu zenuten antzerki-lanaz?
–Batzar Nagusia du izena. Lauro Olmo eta Pilar Enciso dira bere egilleak. Hauek erderaz idatzi zuten eta guk euskeratu egin dugu.
Haurrei zuzenduriko antzerkia da bainan bere mamia denei zuzendua da, eta hain zuzen zaharragoak geranok gertuago gaude mami hori hartzeko.
Bertan antzeslariek animalia irudiak dituzte eta irudi hauetaz baliaturik injustizia giro bat agertzen zaigu. Bainan antzerkiaren mamia geuk esatea baino, egokiago iruditzen zait dela guzioi luzatzea: Euskal Herrian zehar agertu nahi dugu lan hau, eta etorri zaitezte ikustera, zuen herrietara irixten geranean.
–Milla esker zuen hitzengatik Xaribari taldeko lagunok, eta gure ongi etorria berriro euskaldunon antzerkigintzara.
Iñaki Zubizarreta
Paris eta Marseillen antzezten ari diren "Onirocri" antzerkiatik jasoa
7

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakXARIBARI
EgileezARBELAITZ1Kultura

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude