Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat ekimen antolatu ditu. Erakunde horretako kide den Reem Dandanekin hitz egin du ARGIAk, eta adierazi du ez dagoela hitzik Palestinan gertatzen ari dena deskribatzeko: "Txikizioa, sarraskia, hilketak... horregatik parte hartu behar dugu herri gisa honen aurka".
Lurrez ezin bada, itsasoz ahalegindu behar: Gazara Martxa-k Egiptok zerrendarekin duen muga heltzera lortu ez zuenez, mundu osoko dozenaka ontzi abiatuko dira Gazara bidean datozen egunetan. 44 herrialde baino gehiagotako aktibistak batu dira Global Sumud Flotillak antolatutako ekimenera, tartean lau euskal herritar. Hori iragarri dute Gazarako Mugimendu Globaleko kideek Gasteizen astelehenean egin duten agerraldian, Eskoriatza-Eskibel jauregiaren atarian. Hain zuzen, erakunde horretako kide den Reem Dandanek adierazi dio ARGIAri ekimenaren helburu nagusia Gazara heltzea dela, bertara laguntza humanitarioa sartzeko korronte humanitario bat irekitzeko: "Hori izango litzateke lehen urratsa, azken helburua genozidioa amaitzea baita".
Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioko hainbat kide Egipton ere izan zirela aipatu du Dandanek; beraz, itsasoz abiatuko dutena Gazara heltzeko bigarren ahalegina izango da: "Palestinarekin dugun konpromisoa aspaldikoa da, eta uste dugu honakoa beste modu bat dela han bizi duten egoera amaitzeko". Zerrendara bidean abiatuko diren hainbat ontzi Bartzelonako portutik abiatuko dira abuztuaren 31n, eta horiei elkartasuna adieraztera joateko erakundeak bi autobus antolatu ditu: bezperan abiatuko dira, bat Bilbotik eta bestea Donostiatik.
Horrez gain, astelehen goizetik hasita ostiralera arte dozenaka lagun baraualdia egiten ari dira Arabako hiriburuan, eta irailaren 6an itsas-lehorreko martxa antolatu dute Bilboko itsasadarrean. Dandanen arabera, "milaka arrazoi" daude ekimen horietan parte hartzeko, baina nagusiena zera dela aipatu du: "Ezin dugu onartu egunero telebistan, komunikabideetan edo sare sozialetan ikusten duguna: hilketak, sarraskia, txikizioa...". Palestinan gertatzen ari dena "onartezina" dela gaitzetsi du Gazarako Mugimendu Globaleko kideak: "Horregatik borrokatu behar dugu herri gisa honen aurka".
Gobernuen eta enpresen konplizitatea
Ekimenean parte hartzeko arrazoien artean, Dandanek herrialde ugaritako gobernuek palestinarren genozidioan duten konplizitatea azpimarratu du: "Armak bidaltzen edo saltzen eta Israelgo enpresekin milaka kontratu sinatzen dituztenean, euren nazioarteko interesak daude jokoan". Gobernu horiek orain arte ez dutela ezer egin salatu du, eta aurrerantzean ere halaxe jarraituko dutela: "Hortaz, guri dagokigu zerbait egitea".
Azkenik, Euskal Herriko instituzioek nahiz enpresek Israelekin dituzten harremanak jopuntuan jarri ditu Dandanek. Hain zuzen, asteartean, Gasteizen bertan, Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzera deitu dute 18:00etan, Jaurlaritzari eskatzeko Israelekin eta "sionismo kriminalarekin" harreman oro eteteko. Gainera, Euskal Herriko enpresak genozidioan "guztiz sartuta" badaude, euskal herritarren betebeharra horren aurka borrokatzea dela aldarrikatu du: "Gure herrian armak ekoizten badira, gure erantzukizuna da hori salatzea".
Igandean indarrean sartu zen su-etenaz geroztik, hainbat hedabide palestinarren arabera, gutxienez Armada Sionistak sei palestinar hil dituela jakinarazi dute. “Akordioa urratzea” egotzi die Israelgo Armadak
Joan den astean sinatu zuten su-eten akordioa entitate sionistak eta palestinar erresistentziak. Israelek akordioa betetzen badu, palestinar herriak arnasa pixka bat hartu ahalko du azken bi urte hauetako ofentsiba kriminalaren ondoren: Israelgo armadak Gazatik atera beharko du,... [+]
Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. ARGIAk bat egin du Palestinaren aldeko greba eta lanuzteekin. Hemen aurkituko dituzue egunaren jarraipena eta... [+]
Milaka eta milaka pertsonak parte hartu dute Palestinaren aldeko Gasteizko manifestazio nagusian. Sindikatu deitzaileak oso pozik agertu dira manifestazioak, lanuzteek eta grebak Araban izan duten jarraipenarekin. Nazioarteko zein Euskal Herriko patronalari eta instituzioei... [+]
Torturak eta gehiegikeriak 2023ko urriaren 7tik ugaldu egin direla frogatu dute askatu berri dituzten ehunka palestinarren testigantzek. Nahita eduki dituzte goseak jota, mota askotako torturak pairatu dituzte, eta osasun arta hutsaren hurrengoa izan dela salatu dute. Aske... [+]
Donald Trumpek Gazarako bere su-etena ospatzen jarraitzen duen bitartean, galdera ugari dago etorkizunaren gainean. Democracy Now! hedabideak Khaled Elgindy elkarrizketatu du asteartean [urriak 14], arabiar gaietan aditua eta irakasle bisitaria Georgetown Unibertsitatean, AEBek... [+]
Hezkuntzak egun osoko greba bizi du Hego Euskal Herrian eta jarraipen zabala izaten ari dela adierazi diote ARGIAri langileen eta ikasleen ordezkariek. Jarraipenaren datuak, elkarretaratzeak, zabaldu dituzten mezuak eta deialdi berezituaren arrazoiak jaso ditugu. “Beste... [+]
Igandean indarrean sartu zen su-etenaz geroztik, armada sionistak hiltzen jarraitu du. Gutxienez bederatzi palestinar hil eta beste hiru adin txikiko zauritu dituzte. Droneekin tirokatuta hil dituzte lehenak, eta besteak Al-Shifa ospitaletik gertu zeuden lehertu gabeko... [+]
Gazako zerrenda Egiptorekin lotzen duen Rafah pasabidea zabaltzea eta egunean laguntza humanitarioko 600 kamioiri Gazan sartzen uztea hitzemana zuen Israelek, baina asteartean mehatxu egin zuen 300 kamioi soilik utziko zuela sartzen eta Rafah pasabidea ez zuela zabalduko... [+]
Palestinaren aldeko lanuzteek enpresetan jarraipen zabala izatea aurreikusten zuten sindikatuek, eta hala izaten ari da. Gainera, mobilizazioak lantokietan bertan hasi dira, hiriburuetan egingo diren manifestazio handien atariko.
Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egingo dugu, indartsu. Itxiko ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu... [+]
Urriaren 15eko asteazkena Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. Albiste honetan jaso ditugu deialdiak. ARGIAk bat egiten du Palestinaren aldeko greba eta... [+]
Aurten bigarrenez, Iparraldea Palestinarekin sareak "palestinarrak haien erresistentzian sustengatzeko eta Israel zein bere konplizeen kontra borrokatzera deitzeko eguna" antolatu du azaroaren 15ean Makean (Lapurdi). Halaber, dei egin dute azaroaren 8an Israelekin... [+]
Ohar bateratua argitaratu dute Hamasek, Jihad Islamikoak eta Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak. Ñabardurak egin dizkiote itxurazko bake-planari: ez daude ados "nazioarteko tutoretza" edo Gazarako aipatzen den "aldi baterako kanpo-administrazioa"... [+]