Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

  • Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.

Freepik

2025eko abuztuaren 26an - 09:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sexu heziketan sakontzeko proiektu pilotua Nafarroako Hezkuntza Sailak abiatu du, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroekin lankidetzan. Sexu heziketa integrala oinarri, "heziketa afektibo-sexual positiboa, osasuntsua eta aniztasunarekiko errespetuzkoa" ditu ardatz proiektuak. Sexualitateari lotuta, hezkidetza eta berdintasuna –baita neskak ahalduntzeko helburua ere– izan ditu ipar Skolae programak, proiektu pilotu honen aurrekariak.

Edukiak, proposamen pedagogikoak, aholkularitza, akonpainamendua… egingo dute bost sexologoek, aurrez Skolae programan parte hartu duten eta proiektura batu diren hamabi ikastetxeetan. Urritik maiatzera prestatuko dituzte irakasleak, eta ondoren ekainean elkartuko dira denak, praktika onak partekatzeko.

Pilotajean honako ikastetxeek hartuko dute parte: Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola, Otsagabiko eskola eta institutua, Iruritako eskola publikoa, Berbintzanako Arga Ibaia, Iruñeko Askatasuna institutua, Sarrigurengo Uriz Pi Ahizpak, Zangozako Luis Gil, Etxabakoitzeko Eskola Tailerra, Mendigorriako Julian M. Espinal Olcoz, Iruñeko Eskolapioak eta Doneztebeko San Miguel eskola.

Sexualitatea irakasteagatik auzitara

Nolabait, Skolaeren segida izango da proposamen berria. Hezkidetza eta sexualitatea oinarri izan dituen Nafarroako Skolae programak hainbat aitorpen jaso ditu (Neska eta Emakumeen Hezkuntzarako UNESCO Saria, adibidez), baina ez du bide erraza izan, guraso ultrakatoliko batzuek eta plataforma eskuindar batek jarritako salaketa medio, eta politikakeria tarteko.

Haurrak “genero ideologian” doktrinatzea leporatuta, Skolae programaren hainbat egile auzitara eraman zituzten, eta pederastak eta pedofiloak zirela ere entzun behar izan zuten, besteak beste. PP, UPN eta Vox alderdiek ez zuten aukera galdu, giroa gaiztotu eta gobernuaren aurka egiteko. Kontuak kontu, bere bidea egin ahal izan du azkenean Skolaek Nafarroan. Programa horren nondik norakoak jorratu genituen ARGIAn, erreportaje honetan.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Hezkuntza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.