Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala, eta horrela iraunen genuke gogotik, geroan ere, uda eta oporrak bukatu ondoan.
Autoko berinak zabalik, etxerako bidean goaz jada, ileak airean harroturik. Goiza argitzen hasi da, eta Provence-ko mendixketako harriek urre kolorekoak dirudite. Larretan gaindi, usain gozoak hedatzen dira: erromeroarena, izpilikuarena, salbia basatiarena. Haize arinak, xuxurla gozoan, olibondoak eta izei luzeak dantzan jartzen ditu. Kanpoan, bide saihetsean, mahastiak luzatzen dira, errenkadaz errenkada. Geldituko bagina, txitxarrak entzunen genituzke engoitik. Eguzkiaren beroa oraindik leuna bada ere, lehen txitxar bat hasiko litzateke, bakarrik, tzirr-tzirr, eta gero beste bat, eta beste bat, tzirr, tzirr, tzirr eta bat-batean giroa gortuko lukete, tzarr-tzarr-tzarr… Baina ez gara geldituko, etxerako bidean baikara, lehenbailehen heltzekotan, han berriz gozatzeko, lasaitasuna, etxea, eta...
Eta, autoko alarma batek jo du… Tiuta bat-batekoa eta zorrotza izan da, gure baitako irribarrea urratu duena. Badakigu, laster, ez dugula aitzina egiten ahalko, autoa ikaran ari baita jada, kolpeka aitzina eginez. Eta azkenean, autoa gelditu da, eta berekin batera mundua: ez da gehiago txitxarren dardararik, ez pinudiaren xuxurlarik, ez mahastien lerrorik eta olibondoen dantza gozorik. Paisaia ederra hortxe da oraino, ez gara haren parte dagoeneko.
Zein gauza gutxi garen orain, autobide bazterrean, kamioien burrunba astunen artean, txitxar txiroak hesi metalikoen gibelean
Eta jainkoak bezala bizi ginen unetik landa, hain laster, zein gauza gutxi garen orain, autobide bazterrean, kamioien burrunba astunen artean, txitxar txiroak hesi metalikoen gibelean. Telefonoari deika hasi gara: segurantza, laguntza, paperak, hitz teknikoak. Hitz horien artean desegin da zoriona. Bai, garabia gure bila etorriko da. Oraintxe. Ordua ez dakigu zehazki: laster, edo berantago, dena da posible. Zaila zaigu segurtamenik ukaitea, motorra itzali denetik, ez baikara deus bide hegian, besteen meneko panpinak, besterik ez. Garabi, konpontzaile eta aseguruen esku egonen gara, noizbait, eta badakigu ez dugula berehalakoan nahi duguna egiten ahalko.
Azkenean, bai, heldu da kamioia, eta hartan, gizon bat, bibote lodikoa, eguzki betaurrekoak soinean. Gu salbatzaile baten esperoan egon gara; hark, lagun on baten garajera eramatea proposatu digu, ez baita erraza izanen, dioenez, eskuak gerrian kokaturik, begirada zuzen eta dudarik gabekoarekin. Baiezkoa eman diogu iradokizunari –zer erantzun bestela–, autobidetik lehenbailehen ateratzeko asmoz. Garajea izanen da ondoko helmuga: ez hondartza, ez mendia, ez postaletako irudia, baizik eta burdinaren usaina, olio zaharra lurrean, eta mekanikariaren esku beltzak. Eta leku honetan ere, gauza gutxi izanen gara, azalduak izanen zaizkigun aberien ezjakin hutsak, eskainiak izanen zaizkigun konponbideen sinestun handiak. Eta zorionekoak baikara, dena ongi aterako zaigu: bizkitartean, hiru eguneko epean eta hilabete sari baten heina ordaindurik. Oporretan gastatzeko genuen aurrekontua bikoiztuko du aferak; lanerako gogorik ez bagenuen ere, gure abenturek horretaratu gaituzte.
Eta hor konturatzen gara: bai, bizitzak badu ironia, txitxarren kantuari uko eginarazteko ez da behar ekaitzik edo uholderik, nahikoa baita auto baten alarma xaloa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]