Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen gatazka baten inguruko hausnarketa-prozesu bat abiatu genuen. Alegia, "Mutil Gazteekin Feminismotik Esku Hartzen" prozesua, gehienbat mutilen artean (eta irakasleen artean) nahiko presente dagoen jarrera antifeminista eta horren ondoriozko polarizazioa lantzeko.
Ordutik, hausnartzen eta estrategiak pentsatzen aritu gara. Eta azken urteetako barne zein kanpo hausnarketetatik, hezkuntza formal zein ez-formalean parekidetasunaren gaia (baita bestelako gatazka soziopolitikoak ere) lantzeko estrategia aldaketaren aurrean gaudela ondorioztatu dugu. Esku hartze estrategia horien nolakotasun eta zehaztasunak ez dira iritzi-artikulu honetan sartzen. Baina utziguzue begirada aldaketa eta tresna batzuk zuekin partekatzen.
Lehenik eta behin, Talde Fazilitazioaren markoa zaigu zinez interesgarria eta erabilgarria. Izan ere, marko horrek ikastaldeetan gertatzen diren momentu gorenak (akusazioak, emozio indartsuak...) taldeko sistemaren parte moduan ulertzera eramaten gaitu. Eta, ondorioz, aipatu gatazkan ageri diren rol erreakzionario horiek taldearen parte diren heinean, horiek sakonago ulertzera (eta ez isilaraztera edo zentsuratzera) eramaten gaitu. Areago, Talde Fazilitazioak ikastaldeetan gertatzen diren zenbait dinamika (adib., botere harremanak) sakonago ulertzeko tresnak ere ematen dizkigu.
Ardura kolektiboari ere garrantzia ematen zaio eta, ezinbestean, min indibidual zein kolektiboa lehengoratzeko kolektiboki lan egiten da
Bestetik, begirada errestauratiboa izango genuke; taldeetan gertatzen diren minen lehengoratzerako eta harremanen eraldaketarako bideak errazten dizkiguna. Egon daiteke begirada edo kultura hori epeltasunean (<3 Nakar) edo erlatibismoan kokatzen duenik, baina posizio “neutral” horretatik urrun dago begirada hori.
Izan ere, gatazka bateko minen sortzaile diren zapalkuntza dinamiken aurrean, posizionamendu argi bat dakar; mina artatuta eta mina eragin duenari ardura eskatuta. Horrela, ardura kolektiboari ere garrantzia ematen zaio eta, ezinbestean, min indibidual zein kolektiboa lehengoratzeko kolektiboki lan egiten da; komunitatean kultura eraldaketarako oinarriak ezartzen ditu.
Guk, hemendik aurrera, ikastetxeetan eta hezkuntza ez-formaleko espazioetan gertatzen diren gatazketan esku hartzeari ekingo diogu: taldearen zauri, indar, jakituria eta ardurei tokia emanez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]