Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa irakasten dabilena. Irakasle eta ikertzaileak argiki azaldu zigun hezkuntzan, programa bat sartua dagoen unetik, irakaskuntzak porrot egiten duela. “Nola pentsa dezakegu ikasle guztiek une berean eta molde berean kontzeptuak eta zaletasuna garatu ditzaketela? Denok dakigu sistema hau ez dela egokia, aspaldian aztertua eta frogatua izan da hori, ikasleak tontotu besterik ez ditugu egiten. Horrela segitzen dugu makroekonomiaren logikak hala dioelako, haurrak okupatzeko gurasoek lan egiten duten bitartean, eta batez ere ikasleak beraien kabuz pentsatzen ez hasteko”.
Emakume hori, intuizioz, ikasgelako mahaiak kentzen hasi zen, antzerki maskarak erabiltzeko eta koreografo batekin lan egin ahal izateko frantses eta ingeles klaseetan. Eraldaketa txiki horrek bere irizpideak errotik irauli ditu. Hala nola, egun batez, ikastaro baten amaieran ikasle txinatar bat hurbildu zitzaion doi bat lotsaturik eta erran zion: “Andere, oker zabiltza. Etorkizuna ez da aurrean, atzean da, gibelean. Aurrean dagoena ikusten dugu, ezagutzen dugu, beraz, aurrean dagoena iragana da. Etorkizuna gibelean da, erabat ezezaguna zaigu, ez baitugu ikusten”. Noski.
Arau sozialak eta intimoa estuki lotuak dira. Gorputzak, pentsamenduak oraindik ulertu ez dituen gauzak dakizki. Nire gorputza nire etxea da. Bizitzan zeharkatu dudanaren arrasto guztiak daramatza, orbainen moldean. Nire hizkuntza gorputzez ikasi dut, hizkuntza gorputzez ikasten delako, ez gogoz. Emozio eta gorputzez osaturiko zeinu sare bat da nire hizkuntza, agerikoa eta aldi berean ikusezina. Hizkuntza honen ahotsa emozioen ur-jauzi bat da. Hitzaldi orotan, urrundik heldu zaidan kantu bat entzuten hasten naiz: isildutakoaren xuxurla.
Nire hizkuntza gorputzez ikasi dut, hizkuntza gorputzez ikasten delako, ez gogoz. Emozio eta gorputzez osaturiko zeinu sare bat da nire hizkuntza
Zaila da ohartzea hizkuntzaren baitan dagoen botereaz. Hitz egitea menderatzea da. Hizkuntza ez da erreakzionarioa edo aurrerakoia. Mintzo da eta mintzatzera behartzen du. Orduan, hitz egitea ez da komunikatzea. Ez da trukatzea. Ez da adieraztea. Izendatzea. Itzaletik argitaratzea. Hitz egitea lehenik ahoa ireki eta mundua erasotzea da, ausikitzen jakitea da, gure zauri ezkutuak babesteko modu bat da.
“Nire arraza mendekatzeko idazten dut”, zioen Annie Ernaux idazleak. Hitza ez da iruzkin bat. Ez da errealaren ispilu bat edo munduaren txanpona hitzetan, baizik eta gure barne mundutik neke handiz erditu den zerbait. Mintzoak gurpil zoroa hautsi lezake; mundua bera irauli. Hala ez balitz, azkenean, ezdeusak bilakatuko ginateke: pantailetako irudiek heziak, gauzakien trukean zozotuak, munduaren jale eta zonbi erratuak, bizirik iraun lezakeen zerbaiten eske. Ez dezagun ahaztu: istorioaren amaieran ez dago hitzik gehiago. Isiltasun luze bat, besterik ez.
Antropologian, ohikoa da erraitea istorio bakoitzarekin bat, kontra-historia kopuru handi bat datorrela, ezinbestean, eta horietako bakoitza beste guztien osagarria dela. Baina gure gizartea monokultura eta elebakarrera lerratu denez (kazetariak, artistak, intelektualak edo boteredunak predikuan hauspotuz), gure hausnarketa ohiturak plater konbinatu monokromoak bilakatu dira. Zerbait ahaztu zaigu bidean: garrantzitsuena ez da zer eman diguten jateko, pentsatzeko zer eman diguten baizik.
Etorkizuna gibelean dugu, senideak alboan eta iragana begi-bistan. Hortik hasiko gara gure kontra-historia eraikitzen, pertsona ala komunitate gisa kokatzen, eta gure hizkuntza gorputzez eta emozioz hornitzen. Antzerkia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]
Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.
Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]
Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]
Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]
Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]