Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilboko Naxa kaia 1958an. Bilboko Alfer eta Gaizkileen auzitegiaren arabera, garai hartan puntu hori homosexualen bilgune nagusietakoa zen.
Bilboko Naxa kaia 1958an. Bilboko Alfer eta Gaizkileen auzitegiaren arabera, garai hartan puntu hori homosexualen bilgune nagusietakoa zen.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea bertan behera utzi ondoren ere jarraituko zuen. Baina 1954-1970 tarte horretan homosexualek berariazko tokia izan zuten legedian.

Bilboko auzitegiaren jardunaz  ezer gutxi aztertu da berriki arte. Bizkaiko Agiritegi historikoan auzitegiak homosexualen aurka tramitatutako 117 espediente daude gordeta. Antonio Pérez Embeita historialariak espediente horietan oinarritu du Historia Social aldizkariaren azken alean argitaratu duen lana. Artikuluak agerian uzten duen lehen datua da epaitutako gehienak erruduntzat jo zituztela: 117tik 89. Legeak askotariko kondenak jaso arren, gehienei  3-6 hilabete bitarteko kartzela zigorra ezarri zieten.

Kasu gehienak gizonezko gazteenak dira, 30 urtez azpikoenak, bereziki 16-20 adin tartekoak. Horrek esan nahi du adin txikikoak ere epaitu zituztela, nahiz eta Alfer eta Gaizkileen Legeak berak halakorik galarazten zuen. Gainera, gehienak kualifikazio txikiko lanetan edo langabezian zeuden, errepresio frankistaren transbertsalitatearen adierazle. Horrez gain, epaituek ez zuten abokatu propiorik kontratatzeko aukerarik izan. Kasu guzti-guztietan beren alde lan kaskarra egin zuten ofiziozko abokatuak egokitu zizkieten.

Ez zituzten ekintza homosexualengatik epaitzen “homosexualak izateagatik” baizik. Eta nola frogatzen zuten izaera hori? Hasierako urteetan argudio soil eta laburrak jasotzen dituzte espedienteek, baina 1960tik aurrera berniz pseudozientifikoz jantzi zituzten azterketa forentseak

Auzitegiaren jarduna ez zen Bizkaira mugatu, atxiloketa gehienak Bilbon bertan eta, neurri txikiagoan, Donostian egin arren. Hirietan, auzitegiak eta Poliziak “invertido-en bilgune” nagusiak kontrolatzen zituzten, esaterako, Naxa kaia Bilbon eta Kontxako pasealekuko bainu publikoak Donostian. Eta, hala ere, epaitutako gehienak etorkinak ziren; Gipuzkoako 32 kasuetatik soilik erdia ziren gipuzkoar jatorrikoak. Guztira, bizkaitar jatorrikoak 19 izan ziren eta beste guztiak kanpotik etorritakoak ziren, nagusiki Galiziatik.

Perbertsio sexualaren adierazleak

Ez zituzten ekintza homosexualengatik epaitzen “homosexualak izateagatik” baizik. Eta nola frogatzen zuten izaera hori? Hasierako urteetan argudio soil eta laburrak jasotzen dituzte espedienteek, baina 1960tik aurrera berniz pseudozientifikoz jantzi zituzten azterketa forentseak. Hona hemen adibide bat: “Osaera arrunteko genitalak, tamaina nahiko txikikoak. Sakonera ahuleko uzkia, esfinter eroria, baina ez gehiegi. Izaerari dagokionez, irekia da, zuhurtziaz hitz egin arren, eta ongi definituak eta tipifikatuak ditu bere perbertsio sexualaren adierazleak, bere itxurakeria, janzkera eta txukunkeriagatik (nahiz eta makillatuta ez egon). Nahiko egiatia da, subjektu hauen artean batere ohiko ez dena, eta horrek bere alde jokatzen du, hezkuntza maila jasoa adierazten baitu bere tara ulertzeko eta gutxitzeko, ukatzen ez badu ere”.

Kopuruari dagokionez, Pérez Embeitak dio kasu gutxi direla. Baina dokumentazio faltari egozten dio hori. Urte batzuetan espediente bat bera ere ez dago, eta Bilboko auzitegiaren eskumenean zeuden Errioxan nahiz Kantabrian kasurik ez zen izan, nonbait. Ziurrenik urte eta probintzia horietako dokumentuak galdu direlako –edo oraindik agertu ez direlako– dela uste du historialariak. Eta, hala ez balitz ere, kasu “gutxi” horiek gehiegi dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Zirgariak etorbidea: Erandiok itsasadarraren langileei aitortza egingo die kale izen aldaketagaz

Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Urduñako espetxe frankistan hildako beste sei gorpuzki identifikatu dituzte

Espainiako sei pertsonaren gorpuak identifikatu dituzte. Urduñako desobiratze lanak 2024ko abenduak amaitu ziren eta guztira 93 pertsonaren gorputzak berreskuratu zituzten. Aurkikuntza berriekin, hamazazpi pertsona dira jada identifikatu dituztenak.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Memoriaren herbarioak

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Eguneraketa berriak daude