Gurasotasun baimena

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez litzateke une berean zenbatzen hasi beharko. Nire ustez, umedun emakumearen baimen-epea hasi beharko litzateke bera guztiz osatuta egon eta gero, eta ez haurra jaio den unean. Erditze guztiak ez dira berdinak, eta, adibidez, zesarea behar izan duen emakumeak denbora gehiago beharko luke, edo erditu ondorengo depresioa duenak. Beharbada, mundu ideal batean, hasierako sei asteak bi gurasoek aldi berean hartzeko derrigortasunak dakar umeduna izan ez denaren inplikazio osoa eta erditu denaren errekuperazioa, baina gaurko gizarte patriarkalean, bereziki bikote heterosexualetan (inguruan dakusat) agerian dago hori ez dela horrela. Lagun batzuek argudiatzen dute baimenak parekatzeak balizko amatasunaren aitzakia desaktibatzea ekarri duela, baina horrek ez nau konbentzitzen. Beharbada arrisku-kirolen praktikak eragindako bajak nork hartzen dituen ikustea nahikoa litzateke hori neutralizatzeko; baten batek, susmoa dut, guraso-baimena probestuta.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude