Biraka jarraitzen du gurpilak

DOM CAMPISTRON
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru publikoa jasotzen jarraituko zuten, beti ere legeak ezartzen dituen printzipio eta helburuak betetzen baldin bazituzten, hark eskatutako “konpromiso eta betebeharrak bere gain hartuz”. Zati hori urratu aurretik, Hezkuntza Sailak dokumentuan jasotakoari muzin egin eta hitzarmena itxi zuen Google multinazionalarekin. Legebiltzarreko akordio “historikoaren” ostean legea atera zuten oposizioaren babesik gabe. Zirriborroetatik, akordiora; akordiotik, legera; legetik, errealitatera. Egileek ederki despistatu zuten ezkerra eta zorioneko Akordio historikoak oihartzuna dauka oraindik bi mende geroago. Badakite propaganda maneiatzen. Hezkuntza publikoa oso kolpatuta atera zen trantzetik. Baina, badakizue, gaurko saila ez da garai hartakoa (orduko sailburuordea sailburua da gaur, besterik ez).

Oraingo lehendakariak euskal erakundeetan burokrazia murrizteko plan bat eskatu du. Burbuila burokratikoa puztu ostean, plan bat eskatzen dute eurek gizendutakoa arintzeko (barkatu, beste batzuk dira). Noski, baten batek inplementatu beharko du plana, eta baten bati kontraturik, konbeniorik edo dena delakorik egin beharko zaio. Eusko Jaurlaritzak eta Microsoftek lankidetza-hitzarmena sinatu dute aurten, zibersegurtasunari eta hezkuntza digitalari buruz (ikusi bideoa, multinazionalaren ordezkaria adurra dariola dago). Zenbat urte daramatzagu gailu digitalak ikasgeletan sartzen amen-omenka, irizpiderik gabe? Ikasle eta langileon zenbat datu jarri dituzte informatikako erraldoien esku? Zenbat diru publiko eman diete Eusko Jaurlaritza desberdinek? Zenbat beharko da orain zatarkeria konpontzeko? (adi, erraldoi berberei pagako diete berriro!).

Zenbat denbora hartuko du Eusko Jaurlaritza 'berriak' milioiko-hitzarmena ixteko korporazio batekin, irakasleok behar bezala lan egiteko tresna informatikoak izateko?

Eusko Jaurlaritza desberdinak hezkuntza berrikuntzaren abangoardian egoteaz harrotzen dira, digitalizazioaren arloan ere bai. Bada, erabiltzen dugun teknologia digitala VII. mendekoa da eta programak zintzilikatu egiten dira txitean-pitean. Ikasleen notak txertatu beharreko aplikazioak, itsusia eta deserosoa izateaz gain, ez du lana errazten, aitzitik, izugarri zailtzen du. Benetan gure lana den hori amaitu ondoren (azaldu, zalantzak argitu, ebaluatu, kalifikatu) egonarriz hartu eta orduak dedikatu behar Jaurlaritzaren aplikazio ikaragarrian berriro sartzeko jada beste nonbait sartu ditugun kalifikazioak, sailak ez duelako datuen iraulketa egiteko tresna informatikorik (VII. mendeko teknologia, badiotsuet, lankide batzuek ordenagailuak piztean kantu gregoriano urrun bat entzuten dutela diote). Zer dela eta emango ziguten aukera gure lanari berriro ekiteko eta hurrengo ebaluazioko kontuekin hasteko? Hobe buru-makur jarraitzea, jainkosei erreguka programa ez dadin zintzilik geratu, kontu handiz ez okertzeko (erraza dena, 21:00etan egun nekagarri baten ondoren eta programa kaskar eta zaharkituarekin). Baina, diot nik, aplikazio horiek norbaitek diseinatu eta ezarriko zituen, eta ez zuen musu-truk egingo, aurreko Eusko Jaurlaritza batek ordainduko zion. Zenbat denbora hartuko du Jaurlaritza berriak milioietako hitzarmena ixteko korporazio batekin, irakasleok behar bezala lan egiteko tresna informatikoak izateko? Eta eskertuko ez diegu ba, egiten badute! Kate motzean lotu gaituzte. Propaganda maneiatzen ez ezik auzolana egiten ere badakite (ala gauza bera da? Hainbeste bira eginda, nahasturik nabil)...

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude