Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari urteko errenta ordaindu behar zitzaion. Orduko baserritar langileak nekez heltzen ziren urte amaiera horretara, eta ordainketa beti atzeratzen zen. Azken epea San Tomas egunean amaitzen zen eta orduan jaisten ziren hiriburuetara burges-ugazabei errenta ordaintzera. Horra hor, egungo santomasetako azoka eta festen jatorria.
Garaiko burges eta jauntxoen interesek baserritar langileen esplotaziorako sistema bilakatu zuten euskal baserria, XIX. mende amaierarako
Hortaz, gaur egun festa giroan ospatzen dugun eguna euskal baserriak zuen esplotaziozko logikaren isla zuzena da. Baina zenbateraino funtzionatzen zuen euskal baserriak esplotazio sistema bezala? Bada, XIX. mendean, Bizkaian lantzen ziren lur guztien artean soilik %36 jabeek zuzenean lantzen zituzten: gainontzeko lur guztia errentan zeuden baserritarrek lantzen zuten. Eta azken horiek urteko ekoizpen guztiaren erdia eta herenaren artean bideratu behar zuten errenta ordaintzera –espezietan ordaintzen zen–. Dirudienez, baserriaren jatorrian, XV. mende inguruan, ohikoagoa zen baserritarrak etxeen eta ustiategien jabe izatea. Baina kapitalismoaren garapenarekin batera, hirietan haziz zihoan burgesia berria hasi zen landa eremua inbertsiorako aktibo seguru eta errentagarri bezala ikusten. Baserriak erosi eta errentan jartzea ohikoa bilakatu zen dirudunen artean.
Gurean asko hitz egin da euskal nekazariaren askatasunaz eta hemen bereizgarria izan den minifundioari buruz. Baserriak zenbait fase bizi izan dituen arren, badirudi XIX. mende amaierarako errealitate minoritarioa zela gure nekazaritza eremuetan. Garaiko burges eta jauntxoen interesek baserritar langileen esplotaziorako sistema bilakatu zuten euskal baserria. Zentzu horretan, badago gurean latifundio hedatu edo sakabanatua existitzen zela defendatzen duenik. Adibide gisa, 1933. urtean Espainiako Bigarren Errepublikan egindako azterketa baten datuak ditugu: Bizkaia eta Gipuzkoan 100 hektarea baino gehiago zituzten 376 jabe aurkitu zituzten, eta horietako bostek 1.000 hektareatik gora zituzten. Jabetza handi horiek sakabanatuta zeuden, hainbat herritako baserri eta lurretan. Atera kontuak! Euskal herri langilearen historia ez da fabriketako mailu hotsekin hasten, baserrietako aitzur kolpeekin (eta matxinadekin) baizik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]