Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure hizkuntza ikasteko aukerarik izan, chibcha, kolonialismoak errotik erauzi zigun eta.
Ez nau lotsatzen esateak euskararen bidez zubi “espiritual” sinkretikoa eratu dudala Kolonbian utzi nuen unibertsoa berreskuratzeko eta inguratzen nauen hemengoa argitzeko
Nire bidean euskara aurkitu nuenean, hizkuntzak limurtu egin ninduen eta berarekiko sortu zitzaidan loturari ezin izan nion kontra egin. Leize-zuloetan jaio zen hizkuntza hark urtu egin ninduen eta piztu egin zidan Kolonbian kolonizazioak galarazi zigun mundu-ikuskera. Horri esker galduta sentitzeari utzi nion. Baretu egin nintzen, argi zirrikitua ikusi nuen eta indarrez eta gogor heldu nion euskarari nire erroak ez zimeltzeko. Sorterria uzten denean, sustraiak han izanda ere, hutsaltzen hasten dira hitzak eta itotzen ahotsa. Kasualitatez edo kausalitatez, euskaraz su hitza ikasteak arbasoen hizkuntzarekiko lotura berrezarri zidan. Sua. Chibchaz sua eguzkia da eta. Hara non! Hemengo hizkuntzak bete egin dit Tawatinsuyuko arbasoekin bat egiteko sentitzen nuen hutsunea. Nork esango zidan, ai ene! Euskararekin eraiki dudan harremana ederra eta aberatsa da berez, komunikatzeko, elkarbizitzarako eta sozializatzeko. Baina haratago doa, euskararekin eraiki dudan harremanak lurrera ainguratzen nau, uretan jariotasuna ematen dit, sutan arima purifikatzen dit eta haizetan hegan eramaten nau gure herriko mendietan barna. Hasieran, etorri berriaren bakardadean eta isiltasunean, traidore sentitzen nintzen, kontraesanek barruak mugitzen zizkidaten. Eta gure kultura zer? Gure nortasuna zer? Asimilazio prozesu baten objektu sentitzen nintzen, hemengo kultura nire mamia urtzen ari zela pentsatzen nuen, nire nortasuna lausotzen. Ezta hurrik eman ere! Hain zuzen ere, euskara ikasteak Kolonbiako indigenen kulturarekin lotura berezia sortu didala esango nuke. Ez nau lotsatzen esateak euskararen bidez zubi “espiritual” sinkretikoa eratu dudala Kolonbian utzi nuen unibertsoa berreskuratzeko eta inguratzen nauen hemengoa argitzeko.
Lurrazpiko mineral eta materialen antzekotasunagatik, Kolonbiako kogui indigenek uste dute haien inguruko kobazuloak eta Euskal Herriko batzuk (Zugarramurdikoak, Pozalaguakoak, Arpeakoa eta Urdazubikoak) sare energetiko emozional kuantiko baten bidez konektatuta daudela eta sare horrek kosmosarekin eta kontzientzia unibertsalarekin lotzen gaituela. Nik ez dakit hori egia den. Ezin da frogatu. Dakidan gauza bakarra da euskararekin dudan lotura logikaren mugetatik haratago doala eta izpiritua eta arima elikatzen dizkidala. Harritzekoa bada ere, harreman filosofikoa eta ia-ia mistikoa dela esan nezake.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]