Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste hainbeste kultur eta sormen ertzetan, antzera dela. Euskarazko ekoizpena kultur komunitatean txikiaren txikia da, komunitate nimiñoa da. Azken mohikanoak. Baina zinemaldiko ekitalditik interesa sorrarazten dit ea zer den euskal adieraren atzean dagoen ulermena, euskara zati txiki bat besterik ez bada, euskaltasunari zer lotzen zaio? Euskal made in Basque Country zigiluarekin ez ote den berdintzen. Lotura argia dago lokaltasunarekin, 0 km, hemengoa. Baina galderak sortzen ditu. Hemengoa, hemengo dirulaguntzekin ekoitzi delako? Hemen jaiotakoek egina? Hemen kotizatzen dutenek? Hemengo lurretan pentsatu edo fisikoki hemen burutu delako? Bertakoen interesguneen inguruan sortzen delako? Baldintza horiek guztiak bete ezean, euskal nortasun bat definitu al daiteke sortzen den horretan? Hemengo nolakotasun bat ulertuko dugu euskal adjetibodun kultura kontsumitzean?

Euskal arkitektura elkargoak ez du bere ekitaldietan euskaltasunik goraipatzen, baina EAE eta Nafarroako lurraldetako arkitektoak biltzen ditu. Euskarak leku gutxi dauka erakuntzaren langileen artean erdaraz beste hizkuntza soinu desberdinak entzuten direnean. Baina euskal izaera lurraldetasun komun batek eskaintzen du ezinbestean, hemengo arautegien aplikazioaren kasuistikak eta gizartearen sentsibilitate espezifikoari erantzuten dion lanbidea izanik. Horren lekuko, Arkitekturaren Astean antolatu diren programako aktibitateak. Matilde Urcelay figurari omenaldia egin zaio eta ondasun eraikineei ere bai, euskal lurraldetako industria ondasunaren birgaitzearen hausnarketarako erakusketa eta mahai-inguruekin. Hemengo kezkak. Baina nahikoa euskal izango ote?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude