Azken aldian politizazioa eta despolitizazioa aztertzeko aukera izan dugu, arreta gazteen kasuan bereziki jarrita. Hala ere, gazteak aztergai dituzten ikerlan soziologikoen ondorio gehienak beste adin taldeetarako ere aplikagarriak izan ohi dira, intentsitate desberdinez bada ere. Batzuetan etorkizuneko joerak indar biziagoz nabaritzen dira gazteen artean, beste batzuetan gai berriak mahai gaineratzen dira adin talde hori aztertzerakoan, eta abar.
Adinaren Soziologiak azpimarratzen digun bezala, gaztaroa –eta berdin gertatzen da gainontzeko adin taldeekin– muga zurrunak dituen kontzeptu biologikoa baino, mugatzen eta zehazten batere erraza ez den eremua dugu, gizartearen barruan soilik uler daitekeena. Zein urteren artean da pertsona bat gaztea? Zein ezaugarri lotu behar zaizkio gaztaroari? Bada, galdera horiei eta antzekoei emandako erantzunak desberdinak izango dira garaiaren arabera, gaztaroari buruzko ulerkera soziala historian zehar aldatzen joan delako, eta modu berean, erantzunak lurraldearen edota ikuspegi ideologikoaren arabera ere aldatuko dira.
Gaztaroa zehaztea erraza ez bada, politizazio eta despolitizazio prozesuak ekuazioan sartuta, zirrikituz betetako eremua agertzen zaigu. Hemen ere, gizarte ikerketa gehientsuenetan bezala, gizartean nagusi diren ikuspegiak, edo zentzu komuna deitzen dena, alboratzea ezinbestekoa da. Izan ere, jendartean nagusi den politikaren ulerkera, zeinaren arabera politika batik bat instituzioei, alderdiei eta hauteskundeei lotutako zerbait baita, zabaldu beharra badago, politizazioa ulertzen saiatu nahi badugu. Hori politikaren parte bat da, garrantzitsua, baina ikuspegi zabalago bat ezinbestekoa da, batez ere dinamika eta joera berriak ulertu nahi badira. Kolektibotasunari ekarpen bat egin nahi dioten ekimenak, beraz, kontuan hartu behar dira, bere zabalean.
Baliabide materialak eta kulturalak oinarri oinarrizkoak dira politizatu ahal izateko: politikan parte hartzeko eta politikaz pentsatzeko astia izatea, esaterako
(Des)politizazio dinamika berriak ulertzeko indibidualizazioa aipatu beharra dago, gizartean eragiten duen joera zentral gisa. Azalpen estrukturalek pisua galduta, norbera bilakatzen da bere egoeraren erantzule. Ni-a bakar bakarrik dago, beraz, zorionaren, arrakastaren, lasaitasunaren, diruaren edo dena delakoaren bila. Alde horretatik begiratuta, beraz, indibidualizazioa despolitizazioaren oinarri nagusia eta are bultzatzailea ere bada, politikak ekintza kolektiboa edo, gutxienez, kolektibotasunaren erreferentzia behar duen heinean. Baina, aldi berean, indibidualizazio testuinguru horrek badu beste aldea, eta mikropolitika ere agertzen zaigu ekintza politiko berri eta nolabait arrakastatsu gisa: Ni-tik abiatzen diren ekimenak, egunerokotasunean garatzen direnak, asmo politikoak dituztenak. Ekintzok egitura politikoekin –alderdiekin, mugimendu sozialekin– duten harremana, eta lortzen duten eragina, gako inportanteak dira.
Indibidualizazio prozesuaz gain, gizabanakoen –ez soilik gazteen– politizazioan eragiten duen gako nagusia politikarako baliabideak izatea da. Baliabide materialak eta kulturalak oinarri oinarrizkoak dira politizatu ahal izateko: politikan parte hartzeko eta politikaz pentsatzeko astia izatetik, politikotasuna garrantzitsua den giro komunitario batean heztea izateraino, haurtzaroan, ikastetxean, auzoan edo herrian, eta abar.
Gizartean despolitizazio prozesu baten aurrean gaude orduan? Bada, politika tradizionalaren krisia berez ez da politikaren krisia, Gu-a baino Ni-a gailentzen den jendarte batean politikaren egitekoa zailtzen den arren.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]