Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik beldurrez.

Ez dakit ia ezer Frantziako politikari buruz. Gipuzkoako euskaldun horietako bat naiz, Espainiako politika bertakoa baino zehatzago ezagutzen duena, eta Frantziakoaz aspaldiko orokorkeriak, gure Iparraldeaz ere antzeko. Ezjakintasun hori kritikatzeko autokritika bat egin nezake.

Edo gaiari, oraingoan, zera ematen ziotenetan zentratu: ea Peio Dufau abertzalea diputatu izango zen (bai), NFPren barruan; ea FNk, eskuin muturrak, hauteskundeak irabaziko zituen. Baina zoritxarrezonez NFPk irabazi du, eta ez dakit esaten ezer.

Tematu naiteke eskuin muturrarekin, ez dute irabazi, baina irabazi dute, eta gorakada globala da. Apokaliptiko jar naiteke, berriro. Zorte txarrakonak nahi izan du Erresuma Batuan emaitzak oso bestelakoak izatea. Ez du kointzidentziak orokorkeriarako ematen. Baina emango balu ere, zer, ez dut diagnostiko argirik ikusten, nik ere ez dut, hilean bat bururatzen zait, eta asko haserretzen naiz azalpen askorekin, eta bai-bai egiten diet beste hainbesteri, baina, gero, tira, baina… eta nik zer dakit, ahaztu ere bai. Ez naiz ausartzen iritzi bat edukitzera ere, agian, horregatik ditut hainbeste. Batzuetan uste dut ez genituzkeela gehiago eduki behar gaiari buruz denbora batean, traumatizatuta dirudigula, ez dugula ondorio egokirik ateratzen.

Zerbait esatearren, frantziarrei ere niri adinako beldurra ematen die dirudienez beren herrialdearen zati batek, eta beldur hori errentagarria izan da eserlekutan (eta, beraz, batez ere, ez-eserlekutan). Gogora etorri zait hona lehenago ekarritako Graboisen esaldi hura (Borges parafraseatuz) “si no es el amor, que sea el espanto”; ez zuen funtzionatu, eta argentinarren ausardiak ekarri du agian Milei, eta frantziarren beldurrak erauzi dio gobernua Le Peni. Agian hori asmatu behar da, zer bideratu unean-unean, ausardia edo beldurra. Eta gu tematuta beldurrak gainditu, uxatu, ez-entzun nahian. Bizitzak erakutsitako beldurrak ez dira inola ere ondotik uxatu behar arrazoi ez dutenik frogatu arte. Eta beharbada beldur konpartitu bat bada arrazoi nahikoa elkartzeko. Soluziorik baden jakin arte, beldurrak salba (elkar) gaitzala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude