Jogurtak ordainetan


2024ko uztailaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera onartezinen lehendabizikoa. Izan zen ere esnekiekin ordaindu nahi izan zidaten ipuina, hainbat bertsio egin ondoren eta haztegia bisitatu ondoren argitaratu ez zutena. Eta egin ditut gauza pila bat doan, edo gazta baten truke, eta oso gustura gainera; baina eskaerarik lotsagarrienak beti egin dizkidate erakunde publikoetatik. Lehengoan autoaren gurpila lehertu nuen Iruñerako bidean. Opor orduak hartu nituen bi saio egiteko ume batzuekin, nik hasitako ipuin bati segida eman ziotelako. Esan gabe doa: ez nuen dirurik jaso. Tote bag bat eta boligrafo bat. Parkinga nire kontu; kilometrajea ere bai. Kostatzen zait eskaerei ezetz esatea, eta areago ordainsariari buruz galdetzea. Ez galdetzeak arazoa desagerraraziko balu bezala. “Euskal artista larre motzean bizi da eta halaxe segitu behar omen du, bokazio duena egiteko graziaren truke”. Esaldia Amagoia Gurrutxagarena da, Lanarteako koordinatzailearena, arazoak aipatzea horiek konpontzeko lehen urratsa dela badakienarena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude