Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan eskaintzen duen lehiakide atzerritar baten konkurrentziaren" aurrean babesa eskatzen zutela zioen ironiaz; atzerriko argi hornitzaile hura Eguzkia zen.
Satirak satira, XIX. mendearen erdialdean kandelagileen industria gailurrean zegoen, 1834an Manchesterren Joseph Morgan artisauak ekoizpen mekanizatua ahalbidetzen zuen makina patentatu ondoren. Baina, Eguzkia bera baino lehiakide gogorragoak iritsi ziren berehala; kerosenozko lanparak lehenik eta, gero, 1879an, bonbilla goriak.
Hori baino lehen, Euskal Herrian ere kandelagintza indartsu zegoen. XVII. mende hasieran, esaterako, Gasteizen argizaria lantzen zuen gremioa garrantzitsuenetakoa zen. Beste toki batzuetan, adibidez, Tolosaldean, kandelagintza eta papergintza eskutik joan ziren, biek lehengai bera erabiltzen zutelako: parafina. Eta antzeko zerbait gertatu zen gozogintzarekin. Gozogileek erleen eztia erostearekin bat, argizaria ere eskura zeukaten –eta hainbat kasutan, Bastiatek hainbeste gorroto zituen lege eta arau protekzionistek argizaria ere erostera behartzen zituzten gozogileak–. Gainera bi jardueretan antzeko ontzi eta tresnak erabiltzen zituzten. Hala, zenbaitek bi produktuak batera ekoiztu zituzten eta, beste batzuek, aldiz, jarduera batetik bestera egin zuten jauzi. Esaterako, Norberto Nafarretek XIX. mende bukaeran Donostian zeukan txokolate enpresa Agurainera mugitu zen eta han argizaria landu zuen Nafarrete fabrikak 1960ko hamarkadan ateak itxi behar izan zituen arte.
Tolosaldean, kandelagintza eta papergintza eskutik joan ziren, lehengai bera erabiltzen zutelako: parafina. Eta antzeko zerbait gertatu zen gozogintzarekin
Fabrika hartan egiten ziren kandelak erabilera erlijiosoa zuten; bizidunak argizariaren merkatua izateari utzia zioten eta hildakoei argia emateko erabiltzen ziren nagusiki.
Kandelak erritualetan erabiltzeko ohitura Antzinarotik dator eta egun hainbat erlijiotan erabiltzen dira. Katolizismoan hildakoei lotutako erritualetan pisu handia izan du argizariak. Euskal Herrian, tradizioz, argizaiolak –eta haien inguruan kiribildutako bildumenak– erabili izan dira hildakoen omenezko zeremoniatan.
Argizaria eta dolua
Hildakoak elizetan ehortzita zeuden garaian, eta familiek beren belaunaulki propioak zituztenean, argizaiolak pizten zituzten arrastoen aurrean. Baina hildakoak hilerrietan ehorzteko eta elizetan zeudenak handik ateratzeko ohitura zabaldu ahala, argizaiolak itzaltzen joan ziren, eta azken kolpea Vatikanoko II. Kontzilioak eman zuen 1965ean, belaunaulki indibidualak banku jarraiez ordezkatzea erabaki zuenean. Amezketako San Bartolome Elizan ez zuten aldaketa hura egin, eta belaunaulkiak erabiltzen dituzte oraindik. Eta urtero argizaiolak pizten jarraitzen dute beren hildakoei argia emateko.
Baina, salbuespenak salbuespen, argizaria lantzeko eta hildakoen omenez pizteko ohitura galduta dago gurean. Horregatik, Euskal Herriko Unibertsitateak, udako ikastaroen egitarauan, “Argizari galdua: artxibategiak, ezagutzak eta sorkuntza” ikastaroa egingo du Baionan uztailaren 19an, izen bereko programa zabalaren barruan. Besteak beste, argizariaren ekoizpenari lotutako ezagutza teknikoak nabarmentzea eta babestea du helburu ikastaroak, “desagertzeko arriskuan dagoen artisautza baita”. Baina horrez gain, aspaldiko praktika horiek bizidunen eta hildakoen arteko harreman estu eta naturalagoa bermatzen zutela nabarmentzea du xede, argizaria galduta bizitzaren eta heriotzaren arteko lotura hori ere galtzen dela
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]
Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]
Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]
Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.
Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]
Duela mende bat Perun aurkitutako momia baten aurpegiko tatuajeak aztertu berri dituzte. Emakumezko baten momia da eta 800 urte inguru ditu. Adituek ez dakite zer funtzio zuten tatuaje horiek, baina oso bereziak direla nabarmendu dute.
Batetik, aurpegiko... [+]
Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]