Mezu subliminalak

PAULA ESTÉVEZ
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mezu subliminalak hartzailearen kontzientziarentzat hautemanezinak diren noranzko bakarreko komunikazioak dira, eragina izan dezaketenak haren nahimenean, portaeran edo pentsamendu kontzientean. Horregatik, mezu subliminal eraginkor bat izate hutsa manipulaziotzat har daiteke: esku-hartze ez zilegizkoa besteren jardunean, ezkutatutako bitartekoak direla medio.

Giza komunikazioaren eremuan, mezu subliminalek nolabaiteko lotura dute ez-hitzezko komunikazioarekin, gure solaskidearen aurrean gaudenean. Ez-hitzezko komunikazioaren barruan sartzen dira aurpegiko keinuak eta gorputz koreografia, ahotsaren intonazioa, erritmoa, abiadura edo tinbrea; aurpegiaren edo eskuen keinu sotilak, jarreraren aldaketa ahulak, hitzekin batera doan begirada arina edo sarkorra. Gaia aztertu dutenek diotenez, aurrez aurreko hartu-emanetan informazio gehiena bide horretatik transmititzen da. Egun, idatzizko komunikazioan (batez ere txat bidezko mezu laburretan) areagotu egin dira aurpegi-adierazpenak imitatzen dituzten piktogramak, horien bidez transmititzen baititugu aldarteak; emotikono ospetsuak.

Dirudienez, ez-hitzezko hizkuntza ikertzen hasi zirenean, komertzialengan, zuzendariengan eta exekutiboengan pentsatuz egin zuten. Apurka-apurka hurbiltzen goaz gaira. Argi eta garbi igartzen da hori hauteskunde-kanpainetan, hautagaien gaineko publi-erreportajeak baitira gehien bat (irudi propagandistiko horiek, hautagaia urruntasunari sakonera metafisikoarekin begiratuz edo kamerara autoestimu eta segurtasun handiz irribarre eginez).

Publizitateak eskura duen baliabide oro erabiltzen du produktuak saltzeko, edozein produktu. "Saltzea", hemen, hitzez hitz zein modu geroratuan uler dezakegu; izan ere, helburua produktu baten aldeko iritzia sortzea da, epe ertain edo luzera literalki salduko dena. Bai ezkutuko publizitatea bai publizitate subliminala espresuki debekatuta daude. Azken horri dagokionez, legez kontrakotasunak bere bertsio gogorrari eragiten dio, hau da, hautematen ez ditugun estimuluak txertatzen dituzten teknikei. Baina, hori alde batera utzita, publizitaterik sofistikatuenaren arima, hain zuzen ere, iradokizunak eta zeharkako mezu ez esplizituak igortzean datza. Zentzu bikoitzeko kolore, forma eta hitzen, doinu oso hautatuen, sex appeal handiko ahots iradokitzaileen eta abarren bidez, saldu nahi duen produktuaren aldeko elkarte eta aldez aurretiko jarrera positiboak sortzea lortzen du hartzailearengan (horrek, onartzen dut, ez du azalpen gisa balio irratiko iragarki oihukari eta kirrinkarien kasuan, zeinen eragin-mekanismoak ezin baititut ulertu).

Berrikuntzaren aldeko diskurtso pedagogikoan etengabe agertzen diren konstante batzuek gai horietan guztietan pentsarazi didate. Esate baterako, eurena irakaskuntza “kooperatiboa”, “aktiboa” edo “inklusiboa” dela diotenean, edo “ikaslea erdigunean” duen irakaskuntza, irakaskuntza “pertsonalizatua”..., zer mezu zabaltzen ari dira benetan, azpitik? Bai, galdetzen ari naiz ea zein mezu subliminal ari diren gure alde emozionalera helarazten, modu maltzurrean, arrazionaltasun kritikoaren iragazkiak itzuri nahian. Izan ere, iruditzen zait beren proposamenak "ikaskuntza aktibo" gisa aurkezten dituztenean, adibidez, gainerakoa ikaskuntza pasiboa dela iradokitzen ari direla. Baina kontua da ez dagoela pasiboa izan daitekeen ikaskuntzarik. Bada, horrela guztiarekin. "Eskola berria" deitu zena, zaharra da aspalditik. Bere argudioak duela hamarkadak existitzen ez den eskola baten aurkakoak dira. Mozorrotutako publizitate emozional gutxiago eta eztabaida arrazional gehiago behar dugu, otoi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


2025-06-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bortitza

Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]


2025-06-18 | Mati Iturralde
Gizatasunaren amaiera

Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Haurren aldeko ekosistema

Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]


Giza adimena

Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]


Eguneraketa berriak daude