Errealitatea irudikatzen

Behin, sexu hezkuntzan aditu den bati entzun nion dena errealitatea dela. Beste batean, fisikari batek esan zidan pentsamendu batek kosmosean eraldaketak sortzen dituela. Zutabe hau teknologiaren inguruan ezagutzen ditudan berriez pentsatzeko tartea bilakatu da niretzat, beharbada, fisikariak zioen bezala, pentsatze hutsarekin zerbait eragiteko aukera. Pentsatze honetan, beti ez noa garaien erritmora, baina, aste honetan Soraren inguruan izan dugun berria hain izan da iradokitzailea, ezen horretan pentsatzen hasi naiz. Sora da testuak irudi bilakatu ditzakeen OpenIA enpresak sorturiko adimen artifiziala. Badirudi sortu ditzakeen sorkuntzak gizakiok sortu ditzakegunaren parekoak direla. Bere webgunean zenbait bideo ikus ditzakegu egin dituzten esperimentu batzuekin.

Teknologia horrekin eman daitezkeen zenbait aldaketa jada irudikatzeko gai gara: ikus-entzunezko zenbait sortzailek esplorazio aukera berriak aurkituko dituzte, zenbait pertsonek horrelako adimen artifizialek sortutako mundu murgiltzaileen besoetara bideratuko dute euren bizitza, ezagutza berenganatzeko aukera zabalduko da hainbatentzat... Ziur horrelako adimen artifizial bat izanda datorren errealitatea irudikatzeko ideiak ez direla faltako zenbaitentzat. Gauza da, horrelako sistemek oinarrian dituzten teknologiak eta dinamikak sortu dezaketen errealitateak muga handiak dituela: teknologia hauek gorputzak paralizatzeko joera dute, arreta errealitate digital horrek eskaini diezazukeen gailuan edo txertoan jartzen delako, eta gorputzen arteko harreman fisikoak eteten dira, harreman guztiak kognitiboak bilakatzen dira, naturarekiko harremana guztiz erauzlea bilakatzen da, natura eta errealitate berrien artean geruza gehiago sortuz, gure ekintzen ondorioetatik aldenduz.

Zorionez, errealitatea irudikatzea denon esku dago, horregatik bada oraindik filmak modu analogikoan sortzen dituenik, eskuz idazten duenik, haurrei ipuin bat taldean kontatzen dionik, lagunekin mahai-jokoan gozatzen duenik. Errealitate anitzak irudikatzeko gaitasuna ez dezagun galdu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2024ko otsailaren 25a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


Eguneraketa berriak daude