Etxezuloak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hainbat hamarkadatan neska gazteak eta emazte zohituak etxetik ateratzera bultzatu dira, laneko, ausarako, kulturizatzeko eta sozializatzeko. Gure amen belaunaldiko andreen nortasun agirietan profession: sans... agertzen zen idatzirik. Jatorrizko hizkuntzan uzten dut, are esanguratsuagoa ematen duelako horrela! Sukaldean eta kanpoan lanpetuak zebiltzan arren, ofiziorik ez zitzaien onartzen. Gizonaren edo gizakiaren menpeko ekonomiko eta sentimentalak ziren arras.

Badirudi gaurkoan, moda berri bat hedatzen ari dela, irudiak sare sozialetan ikusten ahal ditugu, egun osoan pijamatan etxean geratzearena, alegia: neskatxa horiek Stay at home girlfriend edo SAHG joera kolektiboko kideak dira, 20 urte ingurukoak eta gehienak zuriak, ezkon eta haur gabeak. Leopardo koloreko arropaz beztitzen eta astunki makillatzen dira gero, arrats apalean beren senargaia etxeratuko denean, hari agradagarri izateko. SAHG honek ez du etxeko lanik partekatzen, gizonezkoak ez duela, halatan, baxera edo garbiketa kalapitatsurik egin beharrik.

Patriarkatuaren ereduak etorkizun oparoa du. Amodioaren izenean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude