Wasabia papiroak garbitzeko

PNAS
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kairoko Egiptoar Museoko Kontserbazio Zentroko ikerlariek egiaztatu berri dute Eutrema japonicum edo Cochlearia wasabi izeneko errefaua egokia eta eraginkorra dela papiroak garbitu eta kontserbatzeko. Hau da, nagusiki japoniar sukaldaritzan erabiltzen den wasabia baliatu dute, propietate fungizidak dituelako.

Gainera, lagin batzuen zahartze prozesua azeleratu dute, wasabiak 100 urtetan papiroetan zer ondorio izango lituzkeen jakiteko, orain arte papiroetatik onddoak kentzeko erabilitako substantzia kimikoek papiroen kontserbazioan ez zutelako laguntzen. Eta ondorioztatu dute wasabiak, ez euskarriari eta ez pigmentuei, ez diela kalterik eragiten.


ASTEKARIA
2024ko otsailaren 4a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.