Biziak badu balioa. Balio afektiboa, balio morala. Balio ekonomikoa ere bai: osasun eta garraio sailetan, arduradunek neurgailu estatistikoak erabiltzen dituzte biziaren balioa pisatzeko. Hain zuzen ere, agintariek hautuak egin behar dituzte, karkulatzeko zoin den kolektibitateak onar dezakeen indarra heriotza probabilitatea apaltzeko. Parcelsus (1493-1541), armada medikua, lehenetarik izan zen giza biziaren neurtzeari pentsatzen hasi zena. XVII. mendean, berriz, bizi asurantzak ekarri konpentsazio ekonomikoa asmatu zen, eta oraino zehazkiago neurtu zen giza balio ekonomikoa. Bideetan edo medikuntza alorretan biziak duen balio neurgailuak ordutik definitu dira.
Bizkitartean, giza bizi guziek ez dute errealitatean balio bera, hori du azpimarratu Benoît Bréville-k, Le Monde Diplomatique hilabetekariko azken zenbakian, Si les vies se valaient… [Biziek balio bera balute…] artikuluan. Zutabe horretan, Brévillek erakusten du Mendebaldeko herri aberatsek balio handiagoa eman dietela, adibidez, ukrainarren biziei, Gazakoei baino. Ukrainarrak saldoan izan dira ongietorriak gure herrialdeetan; Macron Frantziako lehendakariak, haatik, lau hilabeteko sarraskiaren ondotik, doi-doia aipatu du 50 bat palestinar haur zauritu errezibitzea, "baliagarri eta beharrezkoa" izatekotan. Gisa berean, Joe Biden, presidente estatubatuarra, oldartu zen Mariupoleko ospitalea bonbardatua izan zelarik, genozidioa hitza erabiliz, baina deus ez du salatu Gazako ospitaleen herena lehertua izan delarik. Brévillek bururatzen du erranez hedabide nagusiei gustatzen zaiela Hamasek hildakoen biktima kopurua konparatzea Israelgo populakuntzarekin: 1.200 erail, 8 milioi biztanlerekin alderatuta, litzateke hogei "Buruilaren 11", AEBetan, edo ehun "Bataclan", Frantzian. Nehork ez du erraten 20.000 biktima Gazan, 2,8 milioi pertsonako herrialdean, litzatekeela, Frantzian, proportzionalki, 580.000 hil, edo AEBetan, 2,8 milioi. Ohartu behar da ere Gazako presunen %70ak etxea utzi behar izan duela: hori litzateke Frantzian 50 milioi edo AEBetan 200 milioi… Ez, bizi guziek ez dute balio bera, munduko espazio publikoan.
Ukrainarrak saldoan izan dira ongietorriak gure herrialdeetan; Macronek, haatik, lau hilabeteko sarraskiaren ondotik, doi-doia aipatu du 50 bat palestinar haur zauritu errezibitzea
Horretaz aspaldian ohartuak dira Bordele aldeko Cauri elkarteko kideak: badu aurten 30 urte xuxen borrokan ari dela Ruandako tutsien genozidioaren ezagupenaren alde, botere frantsesak ez dezan gehiago sinetsaraz naturala dela afrikarrak etengabe gatazkan aritzea haien artean. Azken aste hauetan, azkenean, Cauri kideen temari esker, auzipetua izan da Sosthène Munyemana, Frantzian errefuxiatua zen hutua, 29 urteko prozeduraren ondotik. Bordele aldean, funtsean, Cauri elkarteak bere sustengu osoa erakusten die palestinarren genozidioa salatzen dutenei.
Giza biziak ez duela ber balioa: iritzi hori berretsi du Care Gobernuz Kanpoko Erakundeak, urtarrilaren 10ean, argitaratu dituelarik 2023an gutxienik aipatu diren munduko hamar krisi humanitarioak. Sorpresa handirik gabe, gaitz "ahantzi" horiek, hedabide nagusiek aipatu gabe utzi dituztenak, Afrikan iragaten ari dira.
Beharrik hor ditugu ARGIA bezalako hedabide independenteak, kazetari ausartak, eta literatura, bizi guztiei balio bera eskaintzeko. Lekukotasunaren eta fikzioaren bidez, alabaina, norberak esperimenta dezake hurkoaren eta urrunagoaren egiazko bizia, bereak bezain baliosa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]