Westernaren mugak

  • Mendebalde basatia guretik oso urrun egon arren, gure iruditeria kultural zein sentimentalean txertatuta dago, batez ere bere adierazpen nagusia tarteko, Mendebaldeko filmak edo westernak. John Fordek edo Howard Hawksek filmatutako lan klasikoak oso identifikagarriak dira arketipoz beteta daudelako, nahiz eta westerna askotariko gaiak jorratzeko eremua izan, hala nola mendekua, maitasuna edo erredentzioa. Filmek, halaber, Mendebaldeko historia ere eraiki dute, eta gizonezko zuriek ondutako kontakizuna izanik, historia horretako hamaika pertsonaia alboratu edo erabat ezkutatu dira, kontaketa jakin eta interesatua hedatzeko.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Filmetako kontakizunak gehienetan pistoladun gizon zurien inguruan ardaztu dira, urteen poderioz westernak hainbat aldaera bizi izan dituen arren. Hain zuzen ere, westernaren eragina hain da handia bere kode eta erreferentziak bestelako generoetan ere antzematen direla. Garapen hori gorabehera, urriak dira oso bestelako pertsonaiak edo istorioak biltzen dituzten westernak; kasu, oraintsu estreinatutako Killers of the Flower Moon (Martin Scorsese, 2023). Quentin Tarantinoren filmografian ere badira zenbait adibide interesgarri.

Zazpi begirada kritiko dira, bestelako Mendebaldeko lurralde posible bat amesteko, irudikatzeko eta gogorarazteko

Oraindik filmatu ez diren bestelako westernak amesteko moduko pistak ematen ditu El otro Oeste. Siete ensayos desde las fronteras del western (Beste Mendebaldea. Zazpi entsegu westernaren mugetatik). 2021ean Episkaiak argitaratua, zazpi saiakera labur biltzen ditu: lau autore estatubatuar, bi espainiar eta euskaldun bat, Katixa Agirre, zeinak Quentin Tarantinoren The Hateful Eight (2015) filma aletu duen western klasikoaren kontrako eredu gisa. Agirrerena da testu zinematografiko bakarra, gainerakoak askotariko eremuetan lokazten dira, besteak beste, cowboy-en grebak, emakume natiboen presentzia eta kolonialismoa. Zazpi begirada kritiko dira, bestelako Mendebaldeko lurralde posible bat amesteko, irudikatzeko eta gogorarazteko.

1. Roxanne Dunbar-Ortiz
Lehenengo testua Roxanne Dunbar-Ortiz historialari eta aktibista estatubatuarrari egindako elkarrizketa luzea da, zeinak Mendebalde Basatia kolonialismoaren mito gisa aztertzen duen, indiarren triskantza azaltzeko. Horrekin batera, indiarrei lapurtutako lurren afera ere aztertzen du, baita muturreko kolonialismo suntsitzaile horretan etorkinek bete zuten funtzioa ere. “Zuzeneko ikuskizunak –Buffalo Bill Codyk zuzendutako Mendebal Basatia ikuskari ibiltaria–, baita Mendebaldeko filmak ere, ospakizunak ziren kolonoarentzat, eta, batez ere, garai hartan Europako ekialdetik, erdialdetik eta hegotik iritsi ziren 20 milioitik gora etorkinentzat. Kolonoak heroi bihurtu zituzten, baina etorkinak ere kolono bihurtu zituzten, militarismoaren eta garaipenaren narrazio handiarekiko identifikazio ahalbidetzeko”

Historialariak egiten duen kolonialismoaren lanketa kritikoa Cristobal Colon nabigatzailearen sasoietara ere iristen da: “Aragoi eta Gaztelako erregetzaren zerbitzura zegoen mertzenario bat zen Colon, Penintsula Iberikoan musulmanen eta juduen garbiketa etnikoa gertatu zen garai berean. Europako kolonialismoaren lehen kasua izan zen, zeina Amerikako kolonialismo-genozidioaren eredu bihurtu zen. Colon bigarren mailako aktorea izan zen, baina baita genozidioaren sustatzaile ere”.

2. Sarah M.S. Pearsall
John Hopkins unbertsitateko Sarah M. S. Pearsall ikertzaile eta irakasleak emakume natiboen gaia aztertzen du, emakume horiek Amerikako Iraultzan izan zuten protagonismoa nabarmentzeko. Horretarako Madam Sancho indiarraren kasua jorratzen du. Era berean, indiarrek errebolta horretan bizi izan zuten oinazealdietan ere jartzen ditu bere hitzak.

Sasoiko dokumentazioan –gehienbat soldaduen gutunetan– oinarritzen du bere diskurtsoa. “Komunitate (irokes) hauetako emakumeek aspalditik zeukaten buruzagiak aukeratzeko, kontseiluetan parte hartzeko eta gerra egiteko ahalmena. Laborantza-lanerako ere funtsezkoak ziren. Lan horrek baliabideak, egonkortasuna eta boterea bermatzen zituen. 1763an, mohawkek azaldu zioten agente indiar bati emakumeak 'Benetako Jabeak direla, haiek lantzen baitituzte lurrak'. Historialari batek esaten duenez, 'herri irokes bat, neurri handi batean, mundu femenino bat zen'”.

3. Mark Lause
Cincinnatiko Unibertsitateko Mark Lause historia irakasleak Texaseko Pandhandlen gertatutako cowboyen greba aletzen du. Filmetatik urrun dagoen cowboyen irakurketa egiten du irakasleak, non heroi mitifikatu baino langile antolatu bilakatzen diren nagusiaren gehiegikeriak salatzeko eta borrokatzeko, gehienbat soldata igoerak lortzeko. Kasu honetan sasoiko prentsaz baliatzen da Lause. Arrantxoetako ugazabek finantzatzen zuten prentsa; beraz, kazetarien kontakizuna buruzagien aldekoa zen, hamaika gezur tarteko: “Antolatu den grebarik ankerrena da. (…) Cowboyek ez dute lanik egingo, eta beren tokia hartuko duen nornahi hilko dutela agindu dute”, Kentuckyko Semi-weekly Interior Journal argitalpena.

4. Zaron Burnett III.a
Laugarren testua cowboy klasikoaren iruditik gertuen dagoen atala da: Zaron Burnett III.a kazetariak sinatutako idazkiak Nat Love cowboy beltzaren istorioa kontatzen du, cowboyen laurden bat afroamerikarrak baitziren, nahiz eta errepresentazio tipikoetan beltzik kasik ez agertu. Nat Loven autobiografiatik abiatuta, heroi beltz baten istorioa josten du kazetariak, Nat Loven bizitza Mendebalde beltzean txertatu daitekeen epopeia bat baitirudi. Billy Haurraren laguna izan zen, eta sarritan zamalkatu zuten elkarrekin: “Pat Garrettek Haurra Pete Maxwellen arrantxoan hil zuen eguneko gauean ikusi zuen azkenekoz Natek Billy. Nat Love eta beste cowboy batzuk egun horretan iritsi ziren Lincolneko konderrira, Mexiko Berrian, eta herritik zabaldu zen berria entzun zutenean, Billy Haurraren gorpua ikustera joan ziren. Askok uste dute hori izan zela Mendebalde zaharraren amaiera”.

5. Alfons Cervera
Espainian 1960ko hamarkadan gertatutako Mendebaldeko literatura popularraren eztandaz idatzi du Alfons Cervera idazleak. Sekulako loraldia bizi izan zuen AEBetako pulp generotik gertu zegoen literatura  herrikoi horrek Espainian. Ondorioz, saldoka nobela eta autore agertu ziren. Ia egile horien guztien topiko bat izenorde anglofonoak maiz erabiltzea zen, zentsura frankista zorrotza saihesteko eta irakurle gehiago erakartzeko. Goitizena erabiltzea editorearen inposizioa ere bazen, bildumak nabarmentzeko, eta errepresaliatuen kasuan, berriz, beharra zen, beren benetako identitateak ezkutatzeko. Cerverak “azpiliteratura” horren aldeko aldarria egiten du.

6. Katixa Agirre
Katixa Agirre idazle eta unibertsitateko irakaslea Quentin Tarantino zinegilearen unibertsoan murgiltzen da The Hateful Eight (2015) filma aztertzeko, western klasikoaren aurkako eredu gisara. Era berean, filmaz baliatzen da XXI. mendeko lurralde estatubatuarrari errepasoa egiteko: “Tentsioa agerikoa da: zerbaitegatik halabeharrez elkarrekin bizi behar dute sari-ehiztariak eta bere gatibuak, gaizkileak eta sheriffak, gaizkileak eta borreroak, hegoko arnegariak eta ofizial yankiak. Zuriak beltza gorrotatzen du, beltzak mexikarra gorrotatzen du, eta guztiek, finean, emakumea gorrotatzen dute”.

7. Maria Bonete Escoto
Azkenik, Maria Bonete Escoto idazleak western kulturari eta country musikari buruzko saiakera egin du, historikoki balio tradizionalekin lotzen diren bi eremu horien bestelako irakurketa egiteko. Horretarako, Orville Peck musikari xelebrearen estetikaz eta jarreraz baliatu da. Jaiotzaz hegoafrikarra, Kanadan finkatutako musikaria da Peck. Mozorrotuta ateratzen da jotzera, maskarapean, country musikaren ohiko diskurtsoa eta esterotipoak hankaz gora jartzeko asmoz. “Peckek bi gauza egiten ditu: batetik, cowboya aldarrikatzen du, muga, iragate-gune hori, non AEBek etengabe bilatzen duten beren burua; eta, bestetik, irauli, parodiatu eta besarkatu egiten du lotsarik gabe. Dena da gezurra, baina egia ere bada, esaten digu Peckek: ez da distirarik gelditzen Mendebaldean, baina mitoak ez dira inoiz hiltzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
EITBk ezarri nahi duen adimen artifizialeko erremintaren aurka azaldu da Euskal Herriko Bikoizleen Elkartea

Elkarteak salatu dutenez, Aditu adimen artifizialeko erreminta tresna bikoizketak ere egiteko gai da, eta bikoiztaileen ogibidea zein bikoizketaren kalitatea arriskuan ikusten ditu.


Etxe Betea
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoaren arrakasta Bilbon

Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]


Zinemaldi Alternatiboa "inoiz baino indartsuago" antolatzaileen arabera

Zinemaldi Alternatiboaren amaierarekin batera antolatzaileek haien esker onak eta balorazioa plazaratu dituzte. 17. edizioa izan den honetan, azpimarratu dute zinema tresna gisa hartuta komunitatea ehuntzen aritu direla.


"Gu haurrak ginenean zinea herriaren aisialdia zen; hori orain telesailekin gertatzen da"

Azken urteetako euskal thrillerren maisutzat dute askok Koldo Almandoz (Donostia, 1973). 2020an kaleratu zuen Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorearen lehen telesaila, Hondar Ahoak, eta Ondarroan pasatakoek publikoa poltsikoratu zuten bizkor. Lehen zatitik bost urtera,... [+]


Gomendioak
Zinemaldiko zortzi film hauek ikusi behar dituzu

Die my love

Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan

Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik... [+]


Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


2025-09-29 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Zinemaldiko sari banaketa, aretoan eta kalean
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

'Los domingos'-ek irabazi du Urrezko Maskorra, eta Jose Ramon Soroizek aktore onenaren saria

Alauda Ruiz de Azua zuzendari barakaldarren lanak jaso du sari preziatua, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Bestalde, hunkituta jaso du garaikurra Jose Ramon Soroizek, mende erdiko ibilbide oparoaren ostean.


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
Jay Kelly
Aktore bakartia

Zinemaldi eder honi amaiera emateko, Jay Kelly ikusi dut, Noam Baumbachek zuzendu eta George Clooneyk protagonizatu duen pelikula. Bertan Jay Kelly izeneko aktore asmatu baten bizitza kontatu da, Hollywoodek sorturiko famatu generikoaren erretratu. Film honetan, Jay ikusi dugu... [+]


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
La grazia
Gai konplexuek lanketa konplexua dakarte

Aurreko urteko Zinemaldian, Paolo Sorrentinok Parthenope luzemetraia aurkeztu zuen, eta gogo handiz joan nintzen ikustera, baita gustura atera ere. Aurten film berria aterako zuela jakitean, ez nuen duda izpirik izan, eta, finean, azken egunerako utzi nuen gozokia. La Grazia,... [+]


molt lluny
Izan zitekeen, baina ez da

Molt lluny klasiko bat da, barrura begirako klasiko bat. Gerard Oms zuzendariaren lehen obrak beste pelikula askotan ikusi den barne bilaketa proposatzen du: gizon heterosexual oso normatibo batek antsietate dezentekoa du, ez daki zer gertatzen zaion, baina ez dago gustura... [+]


Winter of the Crow
Zikina

Testuinguru historiko, politiko eta sozialik gabea, kasik azalpenik ez... Eskasa iruditu zait oso Donostiako Zinemaldiaren itxiera galako pelikula, The Winter of the Crow

Poloniako Varsovian kokatzen da, 1981eko abenduan. Psikiatra irakasle britainiar bat da... [+]


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
La misteriosa mirada del flamenco
Zaintzaren eta biolentziaren artean

Diego Céspedesek idatzi eta zuzendutako luzemetraia da La misteriosa mirada del flamenco, jendez lepo zegoen Kursaaleko 2. aretoa oso-osorik hunkitu duena. 1980ko hamarkadan kokatzen da, Txileko basamortuan, eta hamaika urteko Lidia gaztea (Tamara Cortés) du... [+]


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
Kota
Eman Oscar bat oilo horri, mesedez!

Ikusi izan ditugu animaliak zineman: txakurrak, tximinoak eta txerriak, esaterako. Baina oilo bat protagonista duen pelikularik nik ez dut ikusi sekulan, behintzat. A priori astakeria dirudi: oiloa baino animalia inespresiboagorik ez zait bururatzen. Hegoak astindu ditzake eta... [+]


Eguneraketa berriak daude