EITBk ezarri nahi duen adimen artifizialeko erremintaren aurka azaldu da Euskal Herriko Bikoizleen Elkartea

  • Elkarteak salatu dutenez, Aditu adimen artifizialeko erreminta tresna bikoizketak ere egiteko gai da, eta bikoiztaileen ogibidea zein bikoizketaren kalitatea arriskuan ikusten ditu.


2025eko urriaren 7an - 12:55
Azken eguneraketa: 15:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Elhuyarrek EITBn adimen artifizialeko tresna ezarriko duela adierazi du", dio EHBE Euskal Herriko Bikoizleen Elkarteak zabaldutako oharrak. "Antza", azaldu dute, erremintak "sei hizkuntzatan transkripzioa, azpidazketa, itzulpena eta bikoizketa egiteko gai da". Hiru puntutan laburbildu ditu bikoizketarako gaitasunaren harira sortutako kexa eta ezinegonak.

Lehenik, azpimarratu du bikoizketa “prozesu artistikoa” dela eta “jatorrizko produktuaren balioa eta kalitatea mantentzearen alde” egiten dutela lan bikoiztaileek, “pertsonaien errealismoa, sinesgarritasuna eta sentimenduak islatuz”. Bigarrenik, adierazi du euren lanaren bitartez "ekoizpen handiko filmak, telesailak, dokumentalak eta abar euskaraz" kontsumitu daitezkeela, "jatorrizko produktuaren esentziari edo ñabardurei uko egin gabe". Bikoitztaileak "euskara hedatzeko eta sustatzeko ezinbestekoak" direla azaldu du EHBEk. Hirugarrenik, "makina batek ordezkatzea" ez dutela nahi adierazi du elkarteak, argudiatuz lanbidean urte asko daramatzatela “ikusleei kalitatezko edukia eskaini ahal izateko teknikak eta metodoak garatzen eta zaintzen”.

Arrazoi horiek direla eta "bikoizketa-prozesua osatzen duten profesionalak ordezkatzea helburu duen edozein tresna edo teknologiaren aurka" azaldu da EHBE.

 


2023ko apirilaren 19
Teknologia
Iraunda ere desagertu?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...