Milaka euskaltzaleri dei egin die Kontseiluak Bilbon abenduaren 27an, “giharra erakusteko”

  • Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia gorpuzten hasteko lehen urratsa eman nahi du Bilbon, milaka euskaltzale batuko dituen ekitaldian. Euskara eta kultura uztartuko dituen ekitaldia izango dela jakinarazi du Kontseiluak, eta sarrerak 10 euroan eskuratu ahal izango direla Pizkundea.eus webgunean, urriaren 16tik aurrera.

Agerraldian dozenaka eragilek parte hartu dute. Euskalgintzaren Kontseilua

2025eko urriaren 07an - 10:36
Azken eguneraketa: 15:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskara larrialdi linguistiko egoeran dagoela adierazi eta urtebete geroago, Euskalgintzaren Kontseiluak bere diagnostikoa berretsi eta, "ezer aldatu ezean", euskararen etorkizuna jokoan dagoela adierazi du, asteartean Bilboko Kafe Antzokian eman duen prentsaurrekoan. "Larritzeko osagai guztiak izan arren, itxaropen mezua zabaldi du, eta euskaltzaleei dei egin die indarrak batzeko eta euskararen etorkizunari norabide berria emateko.

"Euskarak, hizkuntza guztiek bezala, etorkizunik izango badu unibertso bat behar du, zentzua emango dion irudi eta erreferentzia mundu bat", esan du Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek: "Unibertso hori kultura da, euskarazko kultura, zailtasun gehigarriak erantsiko dietela jakin arren, euskaraz sortzen duten kulturgileek eskaintzen diguten unibertsoa". Egitarauaren inguruko xehetasunak aurrerago aletuko dituzten arren, aurreratu du musikak eta musikagileek, euskararen soinu-bandak, presentzia nabarmena izango dutela.

Gaineratu du aretoak hala eskatzen duelako ezinbestekoa dela bertara joan nahi duen guztiak sarrera bat izatea, "eta badaezpada lekua hartu eta gero ez joateko tentazioari
nolabait aurre egiteko 10 euroko ekarpena egin beharko da". Ekarpen horrek artisten lana eta ekitaldiaren gastuen zati bat ordaintzen lagunduko duela azaldu du Kontseiluak: "Baina garrantzitsuena egun horretan Bilbao Arena euskaltzaleon bilgune handi bat bihurtzea izango da. Beraz, sarrera erosi eta gero joaterik ez duenak, eman diezaiola sarrera etorriko den norbaiti".

Pizkunde berria, herritarren bultzadatik

"Euskararen normalizazio eta biziberritzeak erronka handia du esku artean, eta bultzada sozial handia beharko da erronka hori euskararentzako aukera bihurtzeko", zioen Kontseiluak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira plazaratutako oharrean. 2025a euskararentzat eta euskal hiztun komunitatearentzat "urte garrantzitsua" izango dela iragarri zuen orduan. Batetik akordio soziopolitiko berri bat bideratzeko "lanean sendo" ari zelako. "Zentzu horretan, erakundeei, eta eragile sozial eta politikoei dei egin genien euskararen auzia, euskararen normalizazio eta biziberritzea agenda politikoaren lehen lerrora ekartzeko, lehentasunetan jartzeko, egiturazko arazoei erreparatzeko". Bestetik, herritarrak gonbidatu zituzten euskararen normalizazio eta biziberritzeak behar duen arnasa berri horren kide eta bultzatzaile izatera. Orduan iragarri zuen aurtengo abenduaren 27an ekimen sozial handi bat antolatuko zutela Bilbon.

"Hain zuzen ere, horretara gatoz: herritarrei egindako gonbidapen hura berritu eta zehaztera", azaldu zuen Kontseiluak. "Sinetsita gaude euskarak behar duen Pizkunde berria gure historia sozial garaikideko beste kinka larrietan bezala herritarren kidetza eta bultzadatik etorriko dela. Beraz, euskaltzale guztiei, baina, oro har, justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurrera egin eta dibertsitatea bermatu nahi duten herritar denei, abenduaren 27an gurekin egon, eta euskarak behar duen Pizkunde berriaren parte izateko deia egiten diegu".

Ekitaldi hori, ostean etorriko diren beste mobilizazio batzuen abiapuntua izango da, "eta garrantzitsua da lehen urrats hori sendo ematea". Kontseiluak adierazi du Bilbao Arenan 8.000 lagun biltzea espero dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontseilua
Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


2024-11-11 | ARGIA
Euskara “larrialdi linguistikoan” dagoela adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak

Euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi linguistikoan dagoela adierazi du Kontseiluak. Ohartarazi du “indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean”, atzeraldia datorrela. Kontseiluak... [+]


2024-11-06 | Leire Ibar
Hamabi hilabeteren ostean, euskararen aurkako oldarraldiak ez du etenik

Bilboko kaleak bete zituen mobilizaziotik urtebetera, auzitegiek euskararen normalizazioa eta hizkuntza eskubideak gutxiesten jarraitu dutela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Auzia gainditzeko euskararen "normalizazioa eta biziberritzea" ezinbestekoak direla... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, "enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea" salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


2024-10-11 | Cira Crespo
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
"Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea"

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Ongi etorri Euskararen Mundura" jardunaldiak izan dira Gasteizen ostegunean eta ostiralean. Egun bi bete-beteak,  eta mahai gainean Euskararen normalizazio prozesuan euskal herritar berriak integratzeari buruzko praktikak... [+]


2024-10-07 | Leire Ibar
Kontseiluak positiboki baloratu du epaitegiek atzera bota izana UGTk Euskotreneko langileen euskara maila jaisteko jarritako errekurtsoa

UGT sindikatuak B2 maila ezartzearen aurka egin zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskotreneko hautaprobetarako ezarritako euskara eskakizunak ontzat hartu ditu. Kontseiluak esan du, hizkuntza eskubideen defentsan “urrats garrantzitsua” eta “berri... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Kontseiluaren balorazioa EAE-ko administrazio publikoa euskalduntzeko dekretu berriaz
“Dekretuak ez die erantzuten euskararen normalizazioak dituen erronkei eta egiazko posibilitateei”

Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko iragarri duen dekretua baloratu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Aurrerapauso batzuk onartzen badizkio ere, gabeziak eta eta dekretuak hasierako bertsiotik azkenera bidean izan dituen aldaketa negatiboak azpimarratu ditu... [+]


Kontseiluak dio euskararen ezagutzaren unibertsalizaziorantz egin behar dela indarra

Euskalgintzaren Kontseiluak 2023. urteko irakurketa egin eta ondorioak aurkeztu ditu ostiralean. Bertan, lurralde bakoitzean arloz arloko hizkuntza-politiketako aurrerapausoak, oztopoak eta atzerapausoak azaldu dituzte, eta 2023ak euskararen normalizazioan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude