Tropikal

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bero handien ondotik, euriak etorri dira. Euri mantso, lodi eta beroak. Besoak zabalik hartu ditugu Aturri hegi hauetan. Bat-batean, horituak ziren bazterrak berdetu zaizkigu, adinekoak eta haurrak berriz ikusi ditugu arratsaldeetan paseatzen, ulu burrunbariak eta mustika ziztariak esku zainartez kalitzen zituztela. Batzuek, Atlantikoan, tornado gris eta bihurriak filmatu dituzte, aroa aldatzen dabilelako seinale. Zenbaiten ustez tropikaltasun zerbaiti buruz goaz. Zanpa-zanpa...

Artistek hirugarren begia badutela ezin uka. Gauzak, garen oinarrizko biztanleok baino anitzez lehenago asmatzen dituzte. Bizkitartean, eguraldi goha eta sapatsu honek, 1980ko hamarkadan Hertzainak talde mitikoak kantatzen zituen etorkizuneko Euskadi haren ezaugarri koloretsuak oroitarazten dizkit niri: “Egun batean Euskadi izango da libre eta tropikala” abesten zuten, Bermeoko iguana pipilean eta Gernikako Palmondoa arraiki irudikatuz. Talde gasteiztarraren “astakeria” musikala egia bilakatzen ari da, behiala bihotzean baizik ez geneukan tropikaltasun horrez lurraldea troxatuz.

Piña Colada bana?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Gerra, genozidioa eta moral bikoitza

Denok genekien gezurra zela. Ukrainari emandako babesaren atzean ez zegoen arrazoi moralik, ez zegoen giza eskubiderik, nazioarteko legedia edo demokrazia defendatzeko asmorik. Urteetan Mendebaldeak beste alde batera begiratu zuen Kievek Donbasseko biztanleria bonbardatzen... [+]


2023-12-03 | Tere Maldonado
Hileta erritoak

Paleolitotik ez da aldatu gure harridura heriotzaren aurrean. Hileta-erritu bat irudikatzean, beti sartzen dira koadroan tristura eta larritasuna halabeharraren aurrean; pintzelkada leunetan edo dosi handietan, kultura horren emozioen tratamenduaren arabera, adierazkor edo... [+]


Eguneraketa berriak daude