Etengabe azpimarratu behar dugu jada ez garela elkarte edo kolektibo bat. Izan ginen, bai. Ez baikenuen modu kolektiborik transmaribibollo aktibistak izateko (ez, ez gara banakako aktibismoen oso aldekoak). Eta bide batez, elkartea aprobetxatzen genuen fakturatzeko ere.
Baina 2020an elkarte izatetik kooperatiba izatera pasa ginen. Edo, bestela esanda, eragile soziala izatetik enpresa izatera igaro ginen. Irabazi asmorik gabekoa eta gizarte ekimenekoa, bai, baina enpresa bat.
Euskal Herrian mugimendu sozio-politiko oso potenteak ditugu. Baita elkartegintza oso aktiboa ere. Baina ez gaitezen engaina, elkarte askok enpresek bezala jarduten dute. Eta horrek nahasmena ekar dezake, baita batzuetan kontraesana ere.
Eta justuki gu ez gara kontraesan eta nahasmen horretatik salbu. Horregatik egin genuen Ehgam-en (Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduan) militatzeko eta Hiruki Larroxa Kooperatiban lan egiteko apustu argia. Aktibismoa eta lan ordaindua edo esparru profesionala bereizteko beharra genuelako.
Hala ere, oso zaila da. Ez bakarrik esparru soziokulturalean lan egiten dugunontzat militantzia eta ordaindutako lana bereizten dituen lerroa oso lausoa delako. Baizik eta etengabe egon behar dugulako txanoz aldatzen: "Orain aktibista gisa nator!" edo "orain profesional gisa nator!" bezalako esaldiak behin eta berriz tartekatuta.
Gure borroken instituzionalizazioaren ondorioz, diskurtso politikoak eztitzen eta husten eta herri mugimenduen desartikulazioan laguntzen gabiltza
Hori bai, nahiago dugu ahalegin hori egin, eta ez erori arriskutsuak izan daitezkeen dinamiketan. Aktibismoak kalekoa behar duelako izan. Eta zoritxarrez, gure borroka sozialak kaletik bulegora eta bulegotik instituziora igarotzen ari gara. Hortik arriskua. Benetako arriskua, gainera.
Izan ere, gure borroken profesionalizazioaren eta instituzionalizazioaren ondorioz, diskurtso politikoak eztitzen eta husten, politikari profesionalak laudatzen, dinamika asanblearioak alde batera uzten eta, okerrena, herri mugimenduen desartikulazioan laguntzen gabiltza.
Beraz, kooperatiba garen aldetik, kritikoak eta kontsekuenteak izan behar dugu, eta atzerapausoa eman. Kaleko aktibismoaren zein herri mugimenduen espazioak errespetatzeko.
Gure kasuan, esaterako, eta kooperatiba transfeminista izanda, auzoko maiatzaren 17ko antolaketan ez dugu parte hartuko edota ekainaren 28an komunikabideetan adierazpenak ekidin behar ditugu.
Ziur aski ahalegin zaila, noski, baina beharrezkoa. Erantzukizun politikoagatik (eta profesionalagatik) bada ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]