Publiko-pribatu elkarlana

Eredu berriaz hitz egiten da dekretua aldatzeko aginduan, baina eredua bere horretan mantentzen da aldi berean. Argazkia: Irekia
Eredu berriaz hitz egiten da dekretua aldatzeko aginduan, baina eredua bere horretan mantentzen da aldi berean. Argazkia: Irekia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako mugetan garatu behar denean, elkarlana egon badago noski, baina pribatuaren mesedetan eta bere zerbitzura. Beraz, egiari zor, “publikotik merkatua”, “publikoari esker pribatua” edota “publikoaz pribatua” izango lirateke besteak beste, gaurko agintari politiko nagusien ahotan elkarlan hori deskribatzeko entzun beharko genukeen formulazioa.

Zaharren egoitzei buruzko dekretua aldatzeko Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen aginduan, sektoreko langileen eskakizunak jasotzen dira, baita jendartean COVID krisian sortutako egonezinak ere. Testuan hitz egiten da egoitzen tamainaz eta kalitatezko zaintzarako funtsezkoak diren ratioez; jasotzen da egoitzak ikuskatu behar direla, zerbitzua hobetzea etengabeko ahalegina izan behar duen neurrian. Are gehiago, eztabaida feministetan sortu, ikasi eta garatu diren kontzeptu berri batzuk ere badakartza: pertsonak erdigunean jarriko dituen zaintza sistema eta zaintza ekosistema, besteak beste.

Horiek guztiak biltzen ditu dekretuaren aldaketak. Eta publiko-pribatu elkarlanerako gaurko eredura eramaten ditu… gauzak orain dauden bezala utzita. Jasotzen dira eskakizunak, baina horietako bat bera ere ase gabe. Eredu berriaz hitz egiten da, baina eredua bere horretan mantentzen da aldi berean. Alegia, publikotik zaintza alorrean dauden interes pribatuak babestu eta ziurtatzen ditu. Pertsonak eta eskubideak edo negozioa zaindu auzian, negozioak irabazi du berriro ere.


Adinekoen zaintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.