Zahartzearen negozioa agerian utzi dute Gasteizen

  • Zaharren egoitzen negozioa salatzen duten iragarkiak jarri dituzte Gasteizko hainbat markesinatan. Iragarkiok "Gizarte Ondoezerako Foru Erakundea”-ren sinadura daramate.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko maiatzaren 29an - 07:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iragarkiek adinekoen egoitzen negozioa islatzen duten datuak biltzen dituzte. Iragarkien arabera, Arabako zaharren egoitzen plazen laurdena soilik dira publikoak, eta aldiz, egoitza pribatuetan dauden plazen %60 Arabako Diputazioak finantzatutakoak dira.

Hala Bediri jakinarazi diotenaren arabera, Araban 1030 plaza publiko daude guztira. Itunpeko plaza publikoak 294 dira eta Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoaren (ZLPE) bidez ordaindutako plaza pribatuak 1097 dira. Diputazioaren laguntza ekonomiko zuzenik jasotzen ez duten plaza pribatu sinpleak 887 dira.

Datu hauek herrialdean eredu pribatua gailentzen dela agerian uzten dutela seinalatu dute. Plaza pribatu hauen gehiengoa diru publikoz finantzatuta daude. Hurrengo hilabeteetan gainera, Gasteizen 258 plaza pribatu gehiago sortuko direla jakin dute.


Adinekoen zaintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.