Nire zaletasunetariko bat sortzaileen lantegiak bisitatzea da. Askok bizilekua eta sorlekua elkarrekin lotuta zituzten, lehenaldian nabil, bisitatu ahal izan ditudanak antzinako sortzaileenak izan direlako. Han egonda, ulertzen duzu zeinen garrantzitsua den espazioa eta ingurua sorkuntza prozesuetan.
Izango dugun etorkizuna, proiektatzen dugun etorkizuna izango da. Egun, ikastetxe askotan ditugun egiturak oso zurrunak dira, eskulana sortzeko diseinatu zirelako. Hori bai, irakasle hacker asko dugu inguruan eta bizitza on baterako beharrezkoak diren balioekin hackeatu dituzte ikastetxeetako dinamikak: elkarbizitza, errespetua, zirkulazio librea, gorputza... Zementuzko egituren baitan hainbeste ordu ematen dituzten haur eta gazteek, bizitza on baterako dimentsioa ere arnastu dezaten.
Pozgarria da jakitea Hezkuntza sailaren baitan, ikasleek egon behar duten espazioari eta ikasketa dinamikei gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiola. Eta duguna hobetze aldera, proiektu ezberdinak sortzen dabiltzala, tartean Etorkizuneko Ikasgela: Sormen Glab deitua. Momentuz froga fasean da.
Zoritzarrez, Sormen Glab-aren mundu-ikuskera da pantailak hegemonikoak izango diren etorkizun baterako ikasleak prestatzea. Pantaila bidezkoa da klaseko dinamika asko. Etorkizun horretan, pantailaren atzean bideratzen diren prozesuen laguntzaile soil bilakatuko da irakaslea? Antzinako sortzaileen lantegietan bezala, eskuak zikinduko dituzte ikasleek? Plastilinarekin eraiki edota buztinarekin moldatu? Elkar ukitu ahal izango dute ikasleek ala harreman guztia pantailen bidez emango da? Sorkuntza eta esperimentazio askerako tokia egongo da?...
Ziur naiz dena ez dela hain zurruna izango, hezkuntza komunitatearen eta ikasleen errealitateek etorkizuneko gela horri benetako bizitza emango diotela, erabilera puntualetarako espazioa baino, laborategi bizi bilakatuko dituztela. Beharbada software librea instalatuz, beharbada kitak erosi ordez jostailuetako aldagai elektronikoak berrekuratuz... berriz ere, egitura zurrun bat bizitza on bat baterako espazio bilakatuz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]